HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2018KO ABENDUA

URTE BERRIRAKO ARIKETA TERAPEUTIKOA ETA DESIO ONAK

Edozein une izan daiteke egokia edozein ariketa fisiko egiteko sasoi onean mantentze aldera baina badira patologiaz edo oinazez beteriko uneak, eta halakoetan fisioterapeutarengana joan beharra dago.

Arazoak lanean zein mendi txangoetan mantentzen ditugun posturen ondorioz irits daitezke, edo sinpleki, hainbat ahalegin egiten ditugulako gorputzaren atal zenbait indartzeko jarrera osasungarri bat mantentzeko dauzkagun muskuluak eta estrukturak ahantzita. Hau da, abdomeneko muskulatura tonifikatzeko lehiatzen dena, bizkarreko eta abdomeneko muskulaturaren artean mantendu behar den oreka saihestuz.

Askotan, balorazio eta esplorazio oso baten ondoren, fisioterapeutak ariketa terapeutikoa eskainiko dizu beste teknika batzuen artean, zure osasuna hobetzeko. Baina, zer da Ariketa Terapeutikoa? Ez ezazu itxaron amaigabeko ariketa taularik edo tenkaketarik. Ariketa terapeutikoak diseinatzen dira lesioaren edo sintomaren arabera, bakoitzaren egoera eta ahalmen fisikoa gogan hartuz eta une bakoitzean exijituriko karga fisikoa ahaztu gabe, BETI PERTSONALIZATUAK eta pertsona bakoitzarentzat egokituak.

Gogoan izan Ariketa Terapeutikoa fisioterapeuta batek SOILIK agindu, administratu eta arautu dezakeela. Horretarako ahalmena eta prestakuntza duen osasun profesionala den heinean, estrategia terapeutiko hoberenak bilatuko ditu ariketa terapeutikoaren arloan paziente bakoitzak bere mugimendu normala, funtzio orokorra eta bere osasuna lor ditzan. Ongi pentsatzen baduzu, ARIKETA TERAPEUTIKOA bere helburu zehatza, maiztasun espezifikoa eta dosi egokia dituen pilula baten antzekoa da. Paziente bezala, zuri dagokizu fisioterapeutaren gomendio egokiei jarraituz “hartzen duzun” erabakitzea.

Urteko garai honetan, gainera, jarrera txarra, sasoi fisiko eskasa, edota egunerokotasunak eragiten digun stressa aski ez balira bezala, hainbat gehiegikeria egiten ditugu. Horregatik gomendagarria da ager daitezken ondoeza horiek zaintzea eta fisioterapeutari bisita egitea. Ondoeza horietako asko gaindi daitezke ariketa terapeutikoekin baita gure bizi kalitatea baldintzatzen duten oinaze asko ere.

Urte zaharraren amaiera eta berriaren hasiera gertu ditugun honetan, une egokia da asmo berriak pentsatzeko eta urte berrirako ditugun desioen artean komeni da osasunari behar bezalako lekua egitea. Bizitza sedentarioa ekiditea, kirola egitea eta fisioterapeutari bisita egitea asmo onak izateaz gain zure osasunean egin dezakezun inbertsio bikainak dira. Zeure buruari egin diezaiokezun oparirik onena.

Fisioterapiak bizi kalitatea eskaintzen dizu eta beti da une ona kalitatez bizitzeko.

<< 2019KO OTSAILA 2018KO AZAROA >>