MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Linfedeman espezializaturik dauden mediku eta fisioterapeutaren segimendu eta kontrola
1. Linfedeman espezializaturik dauden mediku eta fisioterapeutaren segimendu eta kontrola:
Fisioterapiazko tratamendu goiztiarra: mobilizazioak, orbainen tratamendua eta drainatze linfatiko manuala.
Edozein aldaketa motaz informazioa: boluminaren handipena, hantura, gorriune, bero, hozmintze…
Pisuaren eta infekzioen kontrola: gizentasuna eta zelulitisa (edo erisipela edo linfangitisa) kontutan izan behar diren faktoreak dira
Larruaren zaintza: eguneroko higiene eta hidratazioa
2. Ariketa pertsonalizatu eta segurua: “American Cancer Society” delakoak entrenamendu aerobikoa eta indarrezkoa konbinatzea gomedatzen du, astean 150 minutukoa intentsitate moderatukoa bada edo 75 minutukoa intentsitate handiagokoa bada
Hainbat ikerketek bularretako minbiziatik bizirik atera direnentzat edo linfedemaren arriskua dutenentzat ariketaren segurtasuna frogatzen dute, batez ere besoetan pisuz egiten diren indarrezko ariketarena. Ariketa progresibo bat egiteak ez duela linfedemaren grabetasuna edo inzidentzia areagotzen ikusi zuten, baizik eta aldiz, gaizkiagotzearen inzidentzia eta sintomak ere gutxitu egiten dituela, eta indar muskularra hobetzen duela ere.
3. Linfedema arrisku handiagoren baten aurrean neurriak: Linfedema eragiten duten faktore batzuez eztabaida dago. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek 2005 eta 2014 urteen artean 24 hilabeteko jarraipen bat egin zuen non bularretako minbiziaz tratamendua jarraitu zuten eta linfedema pairatzeko zorian zeuden pazienteak ikertu zituen. Besoetako boluminaren neurketa bilateralak egin zituzten. 3041 neurketa egin ondoren, ez zuten harreman signifikatiborik aurkitu bolumin erlatiboaren edo pisuaren artean:
Minbiziagatik operatu izanagatik ganglioak kenduta edota erradiatuak izan dituen edonork linfedema garatzeko arrisku handiagoa du. Arriskua areagotu egiten da operatutako alboan infekzio bat badu edo Gorputz Masaren Indizea handiagotzen bada. Fisioterapiak, kontrol medikoak eta ariketak lagundu dezakete linfedemaren prebentzioan eta tratamenduan.