MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Bizitzaren herena lotan ematen dugu. Lo egiteak gure zelulak onbideratzen ditu.
Jarrera, zarata maila eta giro-tenperatura oinarrizkoak dira lo on bat lortzeko.
Jarrera:
Jeneralean lo on batek gorputzaren jarrera horizontala behar du. Eri kardiobaskularrek soilik burua edo bernak igo beharko dute. Errefluxu duten pertsonei oheburukoa altxatuz edo ezkerraldian apoiatuz (inoiz ez eskubialdean) lo egin dezatela gomendatzen zaie ere. Posturaz erraz aldatzea errazten duten irmotasun ertaineko eta zabalak diren koltxoietan lo egitea gomendatzen da.
Burukoa:
Buruko on batek ongi arnastea, presio mandibularrak eta zerbikalak arintzea, eta bizkarezurra eta burezurra zuzen mantentzea ahalbidetu behar du.
Zarata eta argia:
Metalezkoak ez diren koltxoi eta oheak gomendatzen dira, karraskak ekiditeko. Baita ere tablet eta mugikorren argi distiratsua begietatik aldentzea.
Gorputz-tenperatura:
20-21 graduko giro batek, %60-85 arteko hezetasunak, eta koltxoi eta oheko arropa transpirableak gorputza loaren zehar beharrezko dituen aldaketa termikoak egitera laguntzen dute.
Oxigenazioa:
Apneek eta oxigenorik gabeko hipopneek gorputza oxigenorik gabe uzten dute eta eritasun kardiobaskular eta metabolikoentzat arrisku faktore bat dira.
Koltxoi on bat erosi:
Jakitunek SAG=2 euskarri faktorea duten koltxoiak gomendatzen dituzte, hots, goiko partea behekoa baino bi aldiz leunagoa dutenak.
Noiz aldatu:
10 urte dira koltxoi baten bizitza osasungarriaren estimatua den denbora ertaina.
Gainera laminadun somier batek koltxoiaren bizitza luzatzen du eta arnastea uzten dio.