HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2018KO IRAILA

HAURRAK MODU OSASUNGARRIAN BIDAIATZEKO GOMENDIOAK

Autoz baldin bazoaz eta umeren bat zurekin badaramazu, ibilgailuari loturik geratuko diren gailuak beharko dituzu, edozein istripuren aurrean ahalik eta lotuen eta seguruen bidaia daitezen ziurtatzeko. Lokailua homologaturik dagoela ziurta ezazu. Umearen adinaren arabera, beste baldintza batzuk ere kontuan izan beharko dituzu:

Haren garaiera, pisu eta adinaren arabera, gomendagarria da umea kontramartxan jartzea, hau da, atzera begira eta ez aurrera

Loturagailu asko ez daude diseinaturik haietan denbora luzez egoteko eta kaltegarriak izan daitezke bizkarrezurrarentzat. Horien artean konparaziora egonlekua “arraultza” formakoa dutenak. Holako bat baldin baduzu, ekidin itzazu bidaia luzeak.

Garrantzitsua da segurtasun-uhala haurraren garaiera eta bolumenera egokitzea, hala presio gehiegiz gera ez dadin.

Kontuz ibili buru-euskarriekin. Haur bakoitzaren garaierara egokitu behar dira talkaren bat gertatzen bada. Bidaian haurra lo geratzen bada erabil itzazu beharrezko gailuak buruaren posizio txarrak ekiditeko.

Ez itzazu haurrak aulkietan jarri txamarreta edo jantzi handiegiekin, talkarik gertatzen bada, erraz irriztatzen baitira.

Barne ispiluak erabil itzazu atzerako ispilua erabiliz haurrak kontrolatu ahal izateko. Eredu asko dago, jartzeko errazak eta gidatze jarrera egoki bat laguntzen dutenak, une guztietan haurrak bisualki kontrolpean edukitzeko aukera ematen dutenak.

Ez itzazu haurrak kopilotuaren eserlekuan jarri, beste aukerarik badago behintzat.

Helduen ergonomia ere garrantzitsua da ibilgailuan sartzeko edo ateratzeko unean. Horregatik ondokoa izan behar dugu kontuan:

Haurrak ibilgailutik sartzeak edota ateratzeak ez die helduei inolako arazorik sortu behar. Mugimendu zakarrak ekidin itzazu.

Garrantzitsua da atea ahalik eta zabalen mantentzea beharrezko ez diren mugimendu zakarrik ez egiteko.

Haurra besoetan daramagunean zera izan behar dugu kontuan:

Leku baxu batetik altxatu behar baditugu, gomendagarria da belaunak flexionatzea eta haurra geure gorputzetik ahalik eta hurbilen mantentzea.

Gure egonkortasunak uzten badigu, nolabaiteko euskarri sistema bat erabil dezakegu haurra geure gorputzetik oso hurbil mantentzeko.

Haur bat denbora luzez besoetan mantentzeak bizkarrean ondoezak sor ditzake.

Laburbilduz, gure haurren osasuna zaindu behar dugu bidaiatzeko orduan eta jarrera erosoak eta lotura ona eskaini behar dizkiegu, bidaia luzeak saiestuz. Gainera gure gorputza ere babestu behar dugu ondoezak ekiditeko. Hala eta guztiz ere, zalantzarik baduzu, zure Fisioterapeutarengana jo!

<< 2018KO URRIA 2018KO ABUZTUA >>