MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Ibiltzea osasunerako oso onuragarria den ariketa aerobiko bat da, adina axola gabe, kaloriak erretzen dituelako, gure osasun kardiobaskular eta arnastekoa hobetzen dituelako, eta loaren kalitatea eta gure gogo-aldartea hobetzen dituelako. Distantzia handiko ibilaldiak egitea, esate baterako, Done Jakue Bidea, erronka fisiko eta mental handia da, eta ongi prestatu behar dugu, esperiantziari ahalik eta onura gehien ateratzeko.
Aldez aurreko prestaketa
Aldez aurreko prestaketa fisikoa egin, hanketako, bizkarreko eta lepoko muskulaturaren tonifikazio eta tenkaketa ariketen bidez.
Bidea planifikatu, bere luzera eta nondik norakoak ongi aztertu, hurbileko aterpeak eta aurreikuspen metereologikoak barne, eta horietara guztietara egokitu ekipamendua.
Distantzia luzeak egitera ohituta ez bagaude, ibilaldi laburrekin hasi eta progresiboki luzatu; azken irteerak motxila guztiz kargatuarekin egin, pisuarekin ohitzeko.
Zure fisioterapeutarengana joan aldez aurreko balorazio artikularra eta muskularra egiteko.
Jantzia
Garrantzitsua da urtaroaren arabera egokitzea. Jantzi termiko eta isolatzailea erabiltzea. Oinetan, hobe trekking edo mendirako botak eramatea, ehun lehun eta iragazgaitzekoak, ongi adapatatuko direnak harri artean zein lokatzetan ibiltzera lodiera egokiko takoidun zolekin.
Galtzerdiak, hobe altuak, elastikoak eta transpirazioa errazten dutenak.
Txapela, kasketa edo txanoak erabiltzeak burua eguzki izpi zuzenetatik babestuko du eta insolazioak, berotasun kolpeak edo hipotermiak ekiditen lagunduko digu.
Motxilak erosoa behar du izan, 10 kilo baino gutxiagokoa, iragazgaitza, arina eta moldagarria, gerriko deskarga eta konpresio zintak dituena euste lunbarra bermatze aldera. Barruan eraman oinarrizko elemenduak eta botikin txiki bat.
Bidean zehar
Urrats erosoak mantendu, oina lurrean guztiz bermatuz, gainkargak saihesteko.
Aldizka edan, gutxi gora behera 10 edo 15 minutuan behin, egarria sentitu baino lehen, kalanbreak eta bestelako arazo muskularrak ekidite aldera.
Bi orduan behin 5 edo 10 minutuko atsedena hartu, zapatetako lokarriak askatuz eta oinak goratuz.
Trekking makilak erabiltzeak gorputzaren pisuan zati bat artikulazioetatik deskargatzen lagunduko digu, egonkortasuna hobetzeaz gain.
Ibiltzen ari garenean, tendinopatiak, bihurdurak edo oinaze artikularra bezalako lesioak gerta daitezke. Halakoetan, hotz lokala aplika dezakegu eta antiinflamatorioren bat hartu, baina gomedagarriena fisioterapeuta hurbilenarena joatea da. Bidaia ona izan eta gogoratu: Zure fisioterapeutarengana joan zaitez!