HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2018KO UZTAILA

OPORRETARA JOATEKO ORDUAN LESIOAK EKIDITEKO GOMENDIOAK

Oporrek errepideak ibilgailuz betetzen dituzte, istripu arriskua areagotuz. Istripuen %80an, eragilea gidariaren nekea da.

Gidatzean gerta daitezkeen lesio garrantzitsuenak torazikoak dira, gerriaren erabilera desegokiagatik, edota lunbarrak edo izterren edo hankaren atzealdeko lesio muskularrak, pedalei jarrera desegokian eragiteagatik.

Nola ekidin istripuak errepidean?

Bidaia aldez aurretik planifikatu eta ordutegi aproposena aukeratu, zirkulazio gehien duten uneak saihesteko.

Gelditu bi orduan behin: ibilgailutik jaitsi eta mugikortasun aktiboko ariketak eta tenkaketak egin, gidatzeko orduan inplikaturik dagoen muskulatura erlaxatzeko: lepoa, sorbaldak, hankak…

Eserlekuan, jarrera aldaketak eta muskuluen erlaxazio ariketak egin itzazu bizkarreko mina, kontzentrazio galera eta neke orokorra ekiditeko.

Saihestu itzazu janari oparoak, edari alkoholdunak eta kafeina bezalako estimulatzaileak.

Hidratatu zaitez behar den bezala.

Autoz bidaiatzen bazara, egokitu honako hauek:

Eserlekuaren garaiera eta bizkarraldearen okerdura: hankek pixka bat tolesturik egon behar dute, eta eskuek aginte-mahaira erosoki heldu behar dute.

Bolantearen garaiera egokitu, sorbaldaren eta bizkarraren erlaxazioa ziurtatzeko moduan.

Segurtasun-uhala eta buru-euskarria, begiak bere garaiaren erdian gera daitezen jar itzazu.

Atzerako ispiluak egokitu, begirada arinki alderatuz, burua jiratzera behartu gabe erabili ahal izateko.

Hegazkin bidaia luzeak

Turista klasearen sindromea ekiditeko, odol zirkulazioa aktibatu eta giharrak askatzeko ariketa xume batzuk egin ditzakegu:

Hankak elkartuta eserita gaudela, 10 segunduz oin puntetan jarri eta erlaxatu, edo hankak igo oinak lurretik aldenduz zentimetro batzuk, eta horrela igaro segundu gutxi batzuk.

Lepoaren, sorbalden eta orkatilen mobilizazio aktibatzeko ariketak.

Esku-azpi bat bestearen kontra bermatu bularraren garaieran, aldizkako presioa eginez.

Objektu txiki bat (aldizkari bat edota kuxin bat) belaunen artean jarri, hanka bat bestearen kontra estutu, eta biak batera jaitsi eta igo.

Gogoan izan prebentzioa dela zure oporrak hobekien gozatzeko asegururik onena!

<< 2018KO ABUZTUA 2018KO EKAINA >>