Lepa-ornoak edo bertebra zerbikalak inguratzen dituen muskulatura da buruaren eta lepoaren mugikortasunaren arduraduna. Kontrakturatuta edo tentsionatuta izateak intentsitate desberdineko oinazeak, bertigoak eragin ditzake, baita parestesia izeneko besoetako edo eskuetako pertzepzio arazoak ere.
Oso errazak diren ariketen bitartez, Fisioterapiak lepa-ornoak egoera ahalik eta hoberenean mantentzen lagun diezagukete.
Lehen ariketa begien mugikortasunarena da, eta burua apur bat ere mugitu gabe begiradaz soilik objektu bat jarraitzeko ahalmena aztertuko du.
Bigarren ariketa begiradaren egonkortasunarena eta orientazioarena da. Lepoaren mugimenduak egingo ditugu, begirada puntu batean finko daukagula, adinarekin edota jarrera txarrengatik galtzen goazen mugikortasuna birlortzeko.
Hirugarren ariketa trapezioa biratzea eta tenkatzea da, tentsioa gutxitzeko. Tenkaketak leuna izan behar du, eremua lantzeko baina bortxatu gabe: inurridurarik sentitzen badugu, gelditu behar dugu.
Eskapularen muskulu jasotzailea tenkatuz bukatuko dugu, hau baita jarrera desegokietan lo egiten badugu, tortikoli askoren eragilea.
Hala ere, gogoan izan: ariketa hauek on egiten badigute ere, beharrezkoa da konfiantzazko fisioterapeutarengana joatea, eta bere aholku pertsonalizatuak jasotzea.