MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Lan postuan maizen ematen diren akatsak ondokoak dira:
Telefono deiak egitea gailua belarriaren eta sorbaldaren artean mantentzen dugularik (jarrera asimetriko eta fortzatua denboran zehar mantentzen bada)
Ordenagailuaren pantaila altuegi edo desegokia den bira angulu batez mantentzea
Aulkiaren eserlekuaren mugan eserita egotea lunbar makurdura desegoki batez, bizkarraldea erabili gabe edo berna bat bestearen gainean gurutzatzea.
Garaiera desegokia duen mahai batetan lan egitea.
Sedestazioan, une luzez, jarrera aldaketarik egin gabe, jarrera estatiko bat mantentzea.
Lan postuko errore guzti hauek arazo muskuloeskeletiko asko sor dezakete, ez bakarrik bizkarrean baizik eta besoaren beste artikulazioetan ere.
Konponbide hauek proposatzen dira:
ARIKETA TERAPEUTIKOAK
Ariketek lan postuaren inguruan egiteko errazak izan behar dute eta material konplexuren beharrik gabekoak, hots, banda elastiko baten erabilera. Heldulekurik ez badu, pazienteari nola oratu erakutsiko diogu.
Fisioterapeutak jarrera txar horiek kaltetu duten muskulaturan eragina izan dezaten ariketa pertsonalizatuak arautuko ditu, tenkaketen bidez muskulatura erlajatzeko eta indartzeko.
PANTAILA
Pantaila langilearen parean jarri beharko da. Bi pantailekin egiten bada lan, bigarrena albo batean jarriko da (begi-lerroaz 15 graduko angulu bat osatuz) Langileak bira egin beharko du bigarren pantaila honetarantz gorputza bueltatuz aulki birakariaz.
Ordenagailu eramangarriaz egiten bada lan, kanpo-teklatu bat erabiltzea gomendatzen da eta eramangarriaren pantaila igoteza.
TEKLATUA
Teklatuak mahai gainean etzanda egon behar du, eta eskumuturra jarrera neutro batetan egon dadin tamainu eta disposizio egokiak behar ditu izan. Aukerarik hoberena kuxindun teklatua izatea da
Besaurreak eroso egoteko distantzia lain batera jarri behar da.
ARRATOIA
Aukera ona da arratoi inalanbriko bat, kuxin batekin, erabiltzea. Arratoiak kablea baldin badu, erosoki lan egin ahal izateko besoa gorputzetik gehiegi urrundu gabe luzera haina izan beharko du.
Arratoiaren erabileran bi eskuak erabiltzn jakitea gomendatzen da eta txandaka erabiltzea, eta bere erabilera ahalik eta gehien gutxitzea teklatuaren komando azkarrak erabiliz.
MAHAIA
Mahiak, ukondoek 90 gradu baino gehiagoko flexioa izan ez dezaten garaiera izan beharko du. Garaiera gomendatua 74 cmkoa da. Mahai azpian bernak askatasunez mugitzeko espazio haina egon beharko du.
AULKIA
Aulkiak garaiera eta okerdura aldatzen utzi behar du, bai eserlekuan bai bizkarraldean. Bizkarraldeak gerrialdean euskarri bat izan beharko luke. Belaunak eta aldakak 90 graduko angulu batez mantentzen uzten duena da eserlekuaren garaiera egokia.
Oinazpikoren erabilerarik ez da gomendatzen.