HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2018KO APIRILA

EKIPAJEA MODU OSASUNGARRIAN MANEIATU

Bidaiatzean, garrantzitsua da jakitea ekipajea nola maneiatu behar dugun eta zer nolako maletak, motxilak edo poltsak erabili behar ditugun gure gauzak garraiatzeko. Gainera, garraio motaren arabera erabaki behar dugu zer eta nola eraman.

Maletarik egokienak gure parean irristatzen diren 4 gurpildun “trolley” motakoak dira. Izan ere, 2 gurpil dituztenei esku batez heldu behar diegu, eta horrek sorbaldaren hedadura eta barne errotazioa dakar, eta horrekin batera, maletaren tamainaren eta pisuaren arabera, gainkargak sorbaldan zein ukondoan.

Halaber, funtsezkoa da maletak autoko maletategian, treneko apaletan zein hegazkineko kabinan sartzeko maniobra modu egokian egitea.

Ekintza hauek guztiek pisua garaiera ezberdinetara igotzea dakarte, eta horrek bizkarrean eta sorbaldetan oinazea eragin dezake.

Lurretik maletak jasotzean edozein kalte ekiditeko, hurbiletik egin behar da, belaunak tolestuz eta besoek plano frontaletik 35 graduko angelua gaindituko gabe. Sorbalden edo buruaren gainetik dagoen garaiera batera igo behar baditugu, tamaina eta pisua kontuan hartu behar ditugu; hoberena da bi pertsonaren artean egitea, gerrialdean, sorbaldan edo lepoan gerta daitezkeen kalteak ekiditeko.

Motxila erabiltzen badugu, oso garrantzitsua da haren tamaina gorputzarentzat egokia izatea, bizkarrean guztiz egokitu behar baita: tiranteak sorbaldetako aurreko aldean egoki bermatzeak eta gerrian lotzeak sorbaldetan eta bizkarrean motxilaren mugimenduek eragin ditzaketen kalteak saihestuko dituzte.

Kargatzean edo kentzean, tiranteen luzerarekin jokatu behar dugu sorbaldetako gehiegizko zabaltze mugimenduak zein lepoaren gehiegizko errotazioa saihesteko, hauek ezintasun funtzionala eta oinazea eragiten dutelako.

Maletategian, hegazkinen edo trenen kabinan jartzeko, maletekin aipatutako gomendio berberak jarraituko ditugu.

Ekipajea meneiatzeko tenorean, edo oinazeren bat dela kausa zalantzak badituzu, joan zaitez konfiantzazko fisioterapeutarengana.

<< 2018KO MAIATZA 2018KO MARTXOA >>