Hankak, gorputzaren zutabeak diren heinean, ongi zaindu behar dira bizi osasuntsua eduki ahal izateko.
Hanketan eta aldaketan dauden giharrek pertsona baten masa muskular osoaren %50 osatzen dute.
Gauzak horrela, honatx hanka aktibo eta osasuntsuak izateko zenbait gomendio:
- Egizu egunero ariketa fisikoa: ordu erdiz edo ordu betez ibiltzea aski da hankak bizkor mantentzeko, eta odol zirkulazioa hobetzeko.
- Ez zaitez egon ordu bete baino gehiago posizio berean, ez zutik ezta eserita ere. Gure giharrak oxigenatzeko ezinbestekoa da ordu betean behin altxatzea eta ibilalditxoak egitea.
- Astean hiruzpalau bider, egin luzamenduak hamar bat minutuz, zuntz muskularrak malgutzeko, eta hala hanken mugikortasuna hobetzeko.
- Denbora luzez eserita egon behar baduzu, hankak goratzea komeni da.
- Bero dagoenean, gomendagarria da jantzi zabalak erabiltzea. Izan ere, itsatsita dauden jantziek zainen itzulera eragozten dute.
- Bestalde, dieta osasungarria egiteak eta era egoki batez hidratatzeak gainpisua, idorreria eta likidoen atxikipena ekiditen lagunduko digute, hanketako arazoak arinduz.
- Azkenik, oso gomendagarria da fisioterapeutarengana sarri joatea, hark geure ibiltzeko modua berrezten lagunduko baitigu, zirkulazioa, mugimendu maila, malgutasuna eta indarra hobetzeko tekniken bitartez.