MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Hain askotarikoak diren etxeko lanek hainbat arazo sor dezakete artikulazio, tendoi, ligamento eta giharretan, gaizki edo behin eta berriz egiten ditugulako.
Zer lanetaz ari gara bereziki? Garbikuntzakoak, antolakuntzakoak eta sukaldekoak direnetaz, batez ere. Hauetako bakoitzean kontutan eduki behar ditugu nolakoak diren hauek egiteko jarrerak eta garatzeko erabiltzen ditugun tresnak eta materialak.
Garbikuntzaz has gaitezen. Hor ezberdinak dira:
- Kristal eta azulejuen garbikuntza. Hauek garaiera ezberdinak suposatzen dute. Horregatik eskailerak edo bankuak erabili behar ditugu altuenetara heltzeko. Horrela sorbaldetan eta lepoko giharretan gerta daitezken gainkargak ekidin ditzazkegu. Era horretan, gorputz osoa tenkatu gabe egiten dugu lan, tendinopatiak eta giharretako kontrakturak ere prebenitzen ditugu, erorialdiak prebenitzeaz gainera.
- Zoruaren garbikuntza. Gure garaierarentzat aproposak diren eskoba, zoru-garbigailu eta xurgatzaileak erabili behar ditugu aurrerantzeko gehiegizko makurdurak sortzen duen bizkarreko mina eta sorbaldetako gainkarga ekiditeko.
Antolakuntzakoak dira ondoko lanak: biltzea, plantxatzea, erosketak, oheak egitea, eta abar. Hauek behin eta berriz errepikatzen diren enborraren flexioaren mugimenduak suposatzen dituzte eta gainera pisuak garraiatuz eta garaiera ezberdinetan jarriz. Beraz, bizkarreko minak prebenitzeko gomendagarria da benauka flexionatzea eta nooiz behinkatenkaketa ariketak egitea. Garrantzitsua da ere gauzak garaiera eskugarrietan antolatzea, edo edozein kasutan, eskailera bat erabiltzea. Plantxatzeko orduan, taularen garaiera egokitu behar da, bizkarreko lesioak eta sorbalda eta ukondoan eman daitezken tendinopatiak ekiditeko. Horretarako, plantxaren pisua, tamaina eta irristatzea kontutan edukitzekoak dira.
Sukalde lanetan, eskuetan, ukondoetan eta sorbaldetan lesioak prebenitzeko kontutan edukitzekoak dira kazolen eta beste tresnen pisua. Eta gure eskuaren tamainarako egokiak diren artazi eta aiztoak erabiltzea ere.
Nolabaiteko ondoeza, oinaze edo mugimendurako mugaketa sentitzen baduzu, zure konfidatzazko fisioterapeutarekin kontsulta ezazu.