HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2018KO OTSAILA

FISIOTERAPIA ETA TRANSPLANTEAK

Fisioterapia presente dago transplante mota guztietan pazientearen sendatze prozesua gertatu eta errazteko. Ezinbestekoa da batez ere birika eta bihotz transplanteetan. Giltzurrun eta gibel transplanteetan ere oso gomendagarria da Fisioterapiari heltzea nekedura muskularra edo oinaze muskuloeskeletikoa (batez ere sorbaldakoa) prebenitu edo tratatzeko.

Fisioterapuetak, arnasketa eta motor fisioterapiaren tekniken bitartez eta esfortzuetarako entrenamenduaz, organoak –eta pazientearen egoera fisiko eta emozionala- ahalik eta egoerarik hoberenetan mantentzera lagunduko du.

Fisioterapia sesio bakoitzean zer teknika erabili behar den hartzen diren erabaki terapeutikoak birika auskultazioan, pulsioximetrian, disnea mailan, oinaze balorapenean, analitikan eta erradiografikoetan oinarrituko dira.

Arreta espezializatuaren arloan, Fisioterapiak hainbat errehabilitazio eta sendatze funtzionalaren programetan parte hartzen du, transplantatuen autonomia eta bizi kalitate maximoa lortzeko.

Birika eta bihotz transplanteen kasuetan, adibidez, Arnasketa Fisioterapia oinarrizkoa da sekrezioen ezabapenerako eta arnasketa dinamiko egoki baten ikasketarako, non birheziketa funtzionalaren programek, beste baliabide batzuen artean, jarrera lanaz, tono muskularraren birorekaz, oinazearen eta konpentsazio muskuloeskelietikoen kontrolaz, garrantzi berezia lortzen duten.

Erabilitako prozedurak mobilizazio leun, masoterapia eta ariketa terapeutotik hasita termoterapiaraino doaz, beste batzuen artean.

Transplantatutako pazienteak kirola praktikatzen jarrai dezake eta ez du bizitza sedentario bat aurrera eraman behar, txertoa kaltetu dezaketen kontaku kirolak ekidin behar baditu ere. Kirolak galera muskularra prebenitzen du, organoaren funtzionamendua hobetzen du, inmunodepresoren eragin txarrak gutxitzen ditu, eta maila emozionalean ere onuragarria da, antsietatea, estresa eta baita ere oinaze sentsazioa gutxitzen dituelako.

Kirol gomendagarrienen artean golfa, txirrindularitza, igeri eta ibili egitea, eta abar daude. Beti bezala, nahitaezkoa da, batez ere berrogei urtetik aurrera, esfortzu proba bat egitea eta urtero jasan behar den espezialistak egindako azterketa pasatzea, halaber fisioterapeutaren gomendioen arabera kirola egokitzea.

<< 2018KO MARTXOA 2018KO URTARRILA >>