Kargak eramaten egunero lanean diharduten pertsonek modu akutuan edo progresiboki sortzen diren hainbat patologia jasan ditzakete, pisuekin behin eta berriz egiten dituzten mugimenduak direla eta.
Adibidez, sakonki kaltetuak izan daitezke tamainu edo pisu ezberdineko paketeak banatu eta furgoneta edo kamioitik hainbat aldiz igo eta jatsi behar duten langileak.
Beste zonalde kaltetu bat sorbaldak dira, paketeak alde batetik bestera mugitzeak pairatzen duten pisu handiagatik eta enborretik aldendutako mugimenduengatik, sorbaldak dira. Zonalde hontako giharrek tentsio handia jasaten dute, biceps brakialaren eta errotatzaileen zorroan tendinopatiak soreraziz.
Gradu txikiago batean daude belaunen lesioak, baina ibilgailutik hainbat aldiz irten eta sartzeko egindako mugimenduek errotular tendoian tendinopatiak sor ditzakete ere.
Fisioterapeutak lesio hoiek konpontzeko tresna guztiak dauzka, bizkarra tratatzeko ebaluazio egoki baten ondoren. Tiraketez eta ariketa abdominalen bitartez muskulatura orekatuko duen programa bat eman dezake. Tendinopatientzat, elektrolisi eta gihar eta tendoien ariketa indargarriak bezalako fisioterapia aurreratuaren tratamenduak erabili ditzake.