Iraileak haur askorentzat kiroletara itzultzea suposatzen du. Pertsona baten hazkunderako oinarrizko zutabe bat da ariketa fisikoa, baina uda ondorengo geldialdian kontutan eduki behar dira gomendio batzu.
Sasoiaurreak urte osoko prestaketa fisikoaren oinarriak jartzeko balio du eta lesioak ekiditeko ariketetara progresiboki itzultzea oinarrizko pauso bat da. Sasoiaurrean haur bakoitzak bere egoera fisikoaren araberazko entrenamendu pertsonalizatu batekin kontatu behar du.
Oinetakoak berrikusteko unea da, aldatzea gomenigarria bada ikusteko. Funtsezkoa da beti kirol bakoitzarentzat egokiak diren oinetakoak, jazkera eta materiala erabiltzea, eta hauek kondizio oberenetan egotea.
Kirol federazio guztiek behartzen ez badute ere, garrantzitsua da kirolari gazteek azterketa mediko eta fisioterapeutiko bat pasa dezaten. Medikuak, beste gauza askoren artean, kirol praktika mugatzen duen kausarik dagoen ala ez zehaztuko du.
Fisioterapeutak bere kargu hartuko du kirolariaren pisua, garaiera eta masa korporala aztertzea entrenamendu planean aldaketarik sartu behar den ala ez ebaluatzeko. Aurreko sasoieko lesioak kontutan izango ditu bereziki. Eta arrisku faktoreak ikusiko balitu, ariketa espezifikoez plan bat osatuko du, beharrezko bada.
Aparatu lokomotorraren esplorazioa funtsezkoa da kirolari bakoitzarentzat zeintzu diren ariketa eta kargarik aproposenak. Era berean, jarreraren ebaluaketa bat eta mugimendu patroi desegokien zuzenketa funtsezkoak dira epe motz edo luzean gerta daitezken lesioak ekiditeko.
Kirola garantía handienekin egin behar delako beti.