HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

URRIA

ARIKETA TERAPEUTIKOA

Ariketa fisikoak, egoki egina eta planifikatua bada, heriotza-tasa orokorra murrizteaz gainera, bizitza osoan zehar osasun hobetzen du.

Oso gomendagarria da bere praktika sanital profesional batek gainbegira dezala eta erabat beharrezko bihurtzen da patologia baten tratamenduaren edo lesio baten sendatzearen parte denean, beharrezko delako sistima lokomotorraren, neuromuskularraren, kardiobaskularraren eta arnasketakoaregan ariketaren oinarrizko printzipioak eta eraginak ezagutzea.

Orduan ariketa terapeutiko bihurtzen da.

Oinaze kronikoaren, alterazio neurologikoen, muskuloeskeletikoen, kardiopulmonarren eta beste prozesu patologiko askoren tratamendurako tresna kliniko bikain bat da ariketa terapeutikoa Fisioterapian.

Ariketa terapeutikoa da fisioterapeuten praktikan eskumenik garrantzitsuenetako bat. Fisioterapeutak direlako mugikortasun eta funtzionaltasun arazoak ikertzeko eta tratatzeko sanital profesional espezializatuak.

Ariketa terapeutikoa gomedatuz, Fisioterapiak eraginkorki laguntzen du oinazea edo bihotzeko eritasunak eta istripu zerebrobaskularrak, afekzio neurologikoak, diabetesa, artritisa, arnasketa eritasun kronikoak eta abar prebenitzen, ariketa terapeutiko programa seguruak eta aholku egokiak gomendatzen dituelako.

Mugimenduan eta ariketa terapeutikoan adituak diren sanital profesionalak izanik, fisioterapeutek gizartean ariketa fisiko osasungarria bultzatzen dute, batez ere gazteenen eta helduenen artean,etorkizunean denek independentzia handiago bat mantendu dezaten, hots, bizi kalitate bat izan dezaten.

<< AZAROA IRAILA >>