HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

ABUZTUA

ZER DA BIZKARMUINEKO LESIO BAT?

Bizkar-muineko lesioa (BL) bizkar-muineko edozein alterazioari deitzen diogu. Bere kausak traumatikoak (auto istripu bat, adibidez) edo eritasun bat (minbizia edo endekapenezko gaixotasunak bezalakoak) izan daitezke.

BLaren ondorioak lesioaren handitasunaren eta bizkar-muinean duen kokapenaren arabera izaten dira. Sintoma garrantzitsuenen artean gorputz-adarretako sentsibilitatearen edo kontrol motorraren galera osoa edo partziala dago, batzutan gorputz osoarena bada ere. Heste eta muxika funtzioak, tentsio arteriala, bihotz-erritmoa eta arnasketa ere erasatuak izan daitezke.

Urtero, mundo osoan 25.000-50.000 pertsonek jasaten dituzte bizkar-muineko lesioak, maizen ematen dena traumatikoa izanik.

ZEIN DA FISIOTERAPEUTAREN PAPERA BIZKAR-MUINEKO LESIOAN?

Fisioterapia BL bere osotasunean tratatzen saiatzen da. Pazientea mugikortasuna berreskuratzen laguntzen du, baina baita ere errehabilitazio funtzional bat egitea pertsona gizartean eta lan munduan integratzeko. Fisioterapian egiten diren aktibitateak hauek dira:

- Mugikortasun artikular on bat mantendu, bai lesioak erasatu dituen zonaldeetan, eta lesiorik jasan ez dutenetan ere.

- Lesioak ez afektaturiko muskulatura mantendu eta indartu, eta era berean esfortzuari erresistentzia hobetu, pertsonak ahalik eta bizi kalitate hoberena izan dezan.

- Arnasketa funtzio egoki bat mantendu, afektaturik dagoen kasuetan.

- Lesioen bigarren mailako ondorioak diren kontrakturak, tendinitiak, arnas arazoak eta abar ekidin.

- Ibileraren berreziketa eta exoeskeletoaren erabilera ibiltzera lagunduz.

NOLA ARITU?

Istripuren bat ikusten baduzu, egoki aritu ondorio handiagoak ekiditeko.

Kotxe barruan badago ez ezazu mugitu arrisku handirik ez badago behintzat.

Mugitu behar baduzu edo uretik atera, bloke batez egin ezazu beti, bizkarezurra eta batez ere burua ahalik eta gutxien mugituz.

Larrialdi zerbitzuei deitu eta ez zaitez pertsona garraiatzen saiatu, horek bere lesioa areagotu dezakelako.

PREBENTZIOA BETI DELA TRATAMENDURIK HOBERENA GOGOAN IZAN!

<< IRAILA UZTAILA >>