MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Beren buruak kiromasajista edo kiropraktikotzat aurkezten dituzten sanital ez diren zentroen eta profesionalen ugaritasunak Osasun Publikorako arrisku handia suposatzen dute.
Balio akademikorik gabeko kurtsoen bitartez hezi diren pseudoprofesional hauek, pazienteen osasuna arrisku handian jar dezakete, ondorio kaltegarriak dituzten teknikak aplika ditzaketelako. Gainera, gehienetan pertsona hauek ez dute erantzukizun zibileko polizarik eta nolabaiteko erreklamaziorik emango balitz, pazientea babesik gabe geratu daiteke.
MASAJISTA EDO KIROMASAJISTA
Masajista edo kiromasajista, ez da araututako sanital profesio bat gure gizartean. Aisialdian, relax edo helburu estetikoez erabilitako masajea, sanital ez diren profesionalek aplika dezakete, helburu terapeutikoekin ez bada erabiltzen; hots, patologia edo lesioen tratamendurako.
KIROPRAKTIKO ETA OSTEOPATA
Kiropraktiko edo osteopata bezalako deiturek ere nahasketa sortzen dute: . Espainian Kiropraktika eta Osteopatia fisioterapeuten eskumenen artean dago, eta ez dira esistitzen sanital profesio autonomo gisa.
FISIOTERAPEUTA
Fisioterapeuta, unibertsitate heziketa arautua eta legalki eskumen argi eta garbiak dituen sanital profesional bakarra da. Bera da helburu terapeutikoak edo prebentiboak lortzeko, patologien tratamendurako masajea edo mugimenduak bezalako tresna fisikoak eta teknikak aplika ditzaken bakarra. Gainera, Elkarte Profesional bat eta erantzukizun zibilaren estaldura dauka.
Arriskutan ez jartzeko, ez ezazu suarekin jolastu: kolejiatutako fisioterapeuta baten zaintza eska ezazu, eta Osasun autoritateak onartutako sanital zentro batean. Osasuna baliogarriegia da inoren eskutan uzteko.