Larruazala gure gorputzaren organorik handiena da. Bi metro karratu ditu. Gorputza ingurunetik babesten du, bere egiturak osorik mantentzen lagunduz eta berari esker geure inguruko informazioa lortzen dugu.
Orbainak dira larruazalak jasan ditzazken lesioetako bat, zauri kirurgiko bat dela, edo kolpe bat, edo erredura bat. Orbain bat ez badugu era egokian tratatzen sentsibilitatearen alterazioak, oinazea, ondorio estetikoak eta mugikortasunaren mugaketak sortzen dituzten atxikidurak eta larruazalaren elastikotasunaren galera jasan ditzazkegu.
Fisioterapeutak tratamendu espezifikoen bitartez ondorio horiek ekiditera eta orbain baten ondoren larruazalak bere funtzioak era egokiaz birlortu ditzan lagundu gaitzazke. Eta etxean era egokiaz zain dezagun beharrezko aholkuak emango dizkigu ere.
Eta larruazala zaintzeko, ez ahaztu:
Eguzkitik babestu ezazu, zure larruazalarentzat egokia den SPF duen eguzki krema egoki bat erabiliz. Orbaina eguzkitik babestu ezazu beti. Batez ere lehendabiziko bi urtetan.
Larruazala egoera oberenean mantentzeko garbitasuna da oinarrizkoena. Xaboirik gabeko produktu leunak erabili itzazu eta egunero hidrata ezazu.
Hotzetik babestu.
Dieta osasungarri eta orekatu bat eta hidratazio egoki bat ez dira onak gorputzarentzat soilik, larruazalarentzat ere badira. Egunero fruta eta antioxidatzaileez aberats diren barazkiak jan behar dituzu.