MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Fisioterapiak prozesu onkologiko osoan laguntzen du, diagnostikotik gaixotasuna gainditu arte, tratamendua eta balizko konplikazioak barne.
Minbizia gaixotasun kronikoa bihurtzen ari da; gero eta kasu gehiago diagnostikatzen dira hasierako fasean, eta ondorioz, gero eta aukera gehiago dago sendatzeko.
Batzuetan, tratamenduek eragin zuzena dute pertsonaren osasunean eta ongizatean.
Fisioterapeutak gaitasun funtzionala hobetzen eta tratamenduek eragindako konplikazioei aurrea hartzen lagun dezake.
Bularreko minbizietan, minbizi genitourinario edo ginekologikoetan, buruko eta lepoko minbizietan edo melanoma gaiztoetan, ebakuntza baten ondoren, bereziki gongoil linfatikoak erauzi direnean (gorpuz-adarretako drainatzeaz eta sistema inmunitarioaz arduratzen baitira), linfedema bat ager daiteke.
Linfedema gorputz-adarrean gertatzen den likido-metaketa da, besoan hantura batez atzeman daitekeena, eta mugikortasuna mugatzeaz gain, mina eta infekzio-arriskua eragiten ditu.
Fisioterapeutak ariketak irakatsi eta gomendioak ematen ditu linfedemaren agerraldia saihesteko eta sorbaldako mugikortasun-arazoak tratatzeko.
Hona hemen linfedemaren prebentziorako gomendio batzuk:
Injekzioak, tentsio arteriala hartzea eta bestelako prozedura medikoak ekidin kaltetutako besoan.
Larruazala ondo hidratatu, kontuz zauriekin eta gertatzekotan ondo sendatu.
Ez egin mugimendu errepikakorrik, lan nekagarririk edo gehiegizko ahaleginik, eta jarri gorputz-adarra tenpera altuetan. Ez erabili arropa edo osagarri esturik.
Ez praktikatu inpaktuko kirolik.
Erregulartasunez ariketa fisikoa egin, dieta orekatua mantendu, ohitura toxikoak baztertu eta abar.
Gorputz-adarra handitzen dela nabaritzen baduzu, medikuarenera jo, eta gero fisioterapeutarenera, balorazioa egin eta tratamendua jar dezan.
Gaur egun, teknika hauek erabiltzen dira linfedemen tratamendurako: eskuzko drainatze linfatikoa, presoterapia, geruza anitzeko hesgailuak eta eusteko mahukatxoak, gorputz-adarraren bolumena txikitu eta ehuna egoera onean mantentzeko.
Fisioterapeutak pazienteari lagunduko dio une oro helburu bat lortzeko: ohiko bizimodura itzultzea.