MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Taxilariek ordu asko egiten dituzte gorputz-jarrera berean, eta honek bizkarreko minak eragin ditzake zerbikaletan, eta tendinopatiak sorbaldan edo Akilesen tendoian.
Tabakoaren edota kafea eta alkohola bezalako estimulatzaileen kontsumoa baztertu.
Ariketa fisikoen errutina bat planifikatu lan-jardunaren aurretik edo geroztik egiteko.
Zaindu ibilgailuaren bibrazioak, ekipajeak maletategian duen kokapena, martxa aldatzea eta lozagia kentzea bezalako maniobra errepikakorrak, eta abar… eta lesio fisikoak eragin ditzaketen jarduera guztiak.
Atsedenaldia hartu ordu eta erdiz behin. Ibili eta luzatze-ariketak egin besoekin, hankekin eta zerbikalekin, horretarako aukera duzun bakoitzean.
Bolantea bi eskuekin hartu eta ez utzi luzaro ukondoa atearen gainean jarrita.
ZAMAK ESKUZ ANTOLATZEKO PREBENTZIO-NEURRIAK:
Arreta handia jarri pisuak jaso, finkatu, bultzatu, erakarri, mugitu eta zamak antolatzeko gainerako zereginetan:
Pisua jasotzerakoan, oinak aldendu, jarrera egonkorra eta orekatua lortzeko, eta oin bat aurrera eraman, mugimenduaren noranzko berean.
Hankak tolestu, bizkarra zuzen eta kokotsa beherantz jarrita dauzkazula. Ez tolestu gehiegi belaunak.
Ez biratu gorputz-enborra eta kontuz ibili bortxatutako jarrerekin. Hobe duzu oinak mugitzea jarrera egokian egoteko.
Irmotasunez eutsi zamari, bi eskuak erabiliz, eta gorputzari pega-pega eginda.
Astiro altxatu, hankak luzatuz eta bizkarra zuzen mantenduz. Tiraldi bortitzik egin gabe.
Zama zorutik sorbaldaraino jaso behar baduzu, bidearen erdian finkatu eskuz aldatu ahal izateko.
Zama utzi eta gero ondo antolatu, behar baldin baduzu.
Ez bultzatu ibilgailua ezkerreko oinaz lokatuta dagoenean, Akilesen tendoian tenosinobitisa izateko arriskua baituzu.
Gogoan izan segurtasun-uhala erabili behar duzula une oro, eta bidaiariei ere hori erabiltzeko gomendioa luzatu.