25-45 urte bitarteko emakume kirolarien arteko %20-51ak txiz inkontinentzia jasaten dute, semealabarik izan ala ez. Inzidentzia areagotu egiten da talka kirolekin edo esfortzu handia esijitzen dutenekin, eta zoru pelbikoa osatzen duten muskuluei kasu egiten ekidin daiteke.
Zoru pelbikoa pelbisaren barrunbean dagoen muskulaturaren, ehun konektibo eta nerbiosoaren multzoa da. Zeregin oso garrantzitsua du maskuria, umetokia eta hesteak organoen bermean, esfinterren itxieran eta baita funtzio sexual eta ugaltzailean.
Gomendagarria da zoru pelbikoa emakume kirolariek kirola egiten ez dutenek baino gehiago lantzea. Zoru pelbikoan errazago da arazoak izatea haurdun bazaude edo erditze ondorengo denboraldian edo abdominean edo zoru pelbikoan ebakuntzak jasan badira.
Alertatu gaitzazken sintomen artean ariketa edo irri edo eztula egitean ustekabeko txiza galerak daude. Eta maskuria edo hesteak uzteko zailtasunik izatea, oinaze pelbikoa jasatea, sexu harremanetan sentsibilitatearen alterazioak edo baginan pisu sentsazioa izatea.
Zoru pelbikoan arazoak jasaten badituzu edo jasateko arriskuan bazaude, jar zaitez harremanetan fisioterapeuta aditu batekin. Kirola era osasungarri batez egiterik ahalko duzu, ariketa programa pertsonalizatu batez.
Fisioterapia uroginekologikoa kirol praktika osasungarri batentzat lagungarri izango zaizu. Eta tratamenduaren eraginkortasuna %44-69 artean dago.