HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

APIRILA

OHERATUTAK, JARRERA ALDAKETAK ETA BIZITZA AKTIBOA

Berez mugitu ezin duen paziente oheratuta mugitzera zuzentzen dira jarrera aldaketak. Hauen helburua presioagatik edo etzaneragatik sor daitezken ultzerak ekiditea da. Era berean, arnasketa, zirkulazioa eta tonu muskularra hobetzea.

Oheratutako pazienteak hainbat arazo izan ditzake:

Etzanerazko ultzerak edo eskarak, arnas infekzioak, zainetako tronbosiak, artikulazioen zurruntasuna eta atrofia muskularra, baina gomendio hauen bitartez prebeni daitezke:

Orpoak, ukondoak eta zonalde sakroa bezalako hezurretako eta gorputzaren azal gaineko presioak banatzen dituzten eskaren kontrako koltxoi bat erabiltzea.

Pazientea bi orduro mugitzea. Jarrera aldatzea ezinbestekoa da eskarak prebenitzeko.

Fisioterapiak eta ariketek atrofia muskularra, artikulazioen zurruntasuna eta zainetako tronbosia prebenitzen laguntzen dute.

Elikadura, proteinak eta bitaminak kontsumitzea eta hidratazio egoki bat oso garrantzitsuak dira.

Arnas fisioterapia k arnas patologiak ekiditzen laguntzen du eta sekrezio bronkialak hobetzen ditu.

Larruazala hidrataturik mantendu behar da, kremak erabiliz batez ere presio zonaldetan. Pazientearen garbitasunaz arduratsu behar dugu izan, eta larruazala ongi lehortu.

Bururdiak erabili gorputzaren lerrokatze egoki bat lortzeko eta desiotutako jarrera mantendu

Pazientea ohean mugitzeko izerak erabili.

Lepotik edo besoetatik inoiz ez tira egin, eta paziente beti sorbaldatik edo aldakatik heldu lesioak ekiditeko.

Fisioterapeuta batengana joan pazientea oheratuta egongo den bitartean jarrera aldaketak egiteko erarik hoberena eta jarrera egokienak jakiteko.

<< MAIATZA MARTXOA >>