HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

OTSAILA

FISIOTERAPIA ILEAPAINDEGIETAKO PROFESIONALENTZAT

Ileapaindegiak gelditu gabe besoak aidean gora mugitzen, lehorgailua, eskuilak eta guraizeak bezalako hainbat aparatu eta tresna erabiliz, ordu asko lanean zutik ematen dituzten profesionalak dira.

Denboraz, pertsona hauek gainkarga muskularrak eta tendinopatiak besterik ez diren bizkarreko, sorbaldetako, ukondoetako eta eskumuturretako mina kontatzen dute.

Eragozpen hauek sortzen direnean, oso garrantzitsua da fisioterapeutarengana joatea, honek gaitz mota diagnostikatu eta tratamendua jar dezan. Fisioterapiak badu zer eskaintzerik asko guzti hau arintzeko esku-terapiez, elektrolisi edota elektroterapiaren bitartez.

Oso garrantzitsua da ere bizkarreko muskulatura egonkortzeko eta indartzeko egunero tenkaketa ariketak eta beste ariketa terapeutiko batzu egitea.

Gainera, norberaren profesioaren aritzean, gainkargak aldentzeko zer nolako oinetakoak eta zer jarrerak zaindu behar diren oso aholku egokiak eman ditzazke fisioterapeutak.

<< MARTXOA URTARRILA >>