Urte amaiera guztietan jende askok forma fisiko hobeago bat izateko asmoa egiten du. Horretarako gimnasio batetan apuntatzea erabakitzen du, hots, hilabetero kuota bat ordaintzea baino aldez aurretik, joaten hasi baino lehen, junturak eta giharrak nola dituen begiratu gabe.
Fisioterapeutarengana joan zaitezen gomendatzen dizugu. Honek balioztatze muskuloeskeletiko bat egingo dizu aldez aurretik tratamenduren bat behar duzun edo egoera onean zauden jakiteko. Zure junturen eta giharren egoeraren arabera, forma fisikoarenaz, aktibitate laboralaz, eta abar, jakin ahal izango duzu zein kirol den zuretzat aproposena. Eta areago, argi izango duzu zein den gimnasiora apuntatzearen helburua.
Gimnasiora apuntatzearen helburua egoera eta gorputz osasungarriagoak lortzea baldin bada, diziplina eta irmotasuna beharko dituzu. Beraz, errealista izan behar duzu dauzkazun posibilitatekin, hots, egoera fisiko, osasun egoera eta denbora librea.
Pixkanaka hastea aktibitate egokienekin eta egitarau bat izatea lagungarri izan zaizkizu forma fisiko hobeago bat lortzeko.