Oinetakoen takoia, gizonen oinetan ere dagoena baina hain femeninoa dena, ibiltzeko forma eta erritmoa alda ditzake.
Zein oinetako mota da egokiena, eta takoiaz ala takoirik gabe, eta zenbat? Oinetako edozein patologia sufritu denean maiz egiten diren galderak dira.
Bai gizonezkoek bai emakumezkoek oinetako bat aukeratu behar dutenean, argi izan behar dute zertarako erabili nahi duten, zer oin mota daukaten eta nolabaiteko gaitzik sufritzen duten bizkarrean edo hanketan.
Emakumeengan zentratuz, takoirik duten oinetakoak erabiltzeak hainbat arrisku onartzea suposatzen du. Hauek murriztu daitezke emakumearen konstituzioari eta oinaren ezaugarriei dagozkien altuerara eta zabalerara egokituz. Aldiz, oinaren erregio ezberdinetan oinazea sor dezake: metatarsoetan, oinazpian, lehen behatzan, ohiko patologiak sorteraziz, hauen artean juanikoteak.
Gainera, bernaren atzekaldeko giharren laburdura bat ekoiztu dezake, batez ere bikiak deitzen ditugun giharrenak, edo akilear tendinopatiak. Era berean, ibilkera normalaren alterazioa belaunetan, aldakan edo bizkarrean hainbat patologia sorteraziz.
Beraz, pentsa dezagun gehiago osasunean eta ez horrenbeste arlo estetikoan, oinetakoen takoia aukeratzeko orduan bata bestearen kontra ez badaude ere.