Artikulazio matrailtenporala edo AMT oinarrizko artikulazio bat da matrailaren mugikortasunerako. Berari esker hitz egin dezakegu eta elikaiak murtxikatu, hots, bere funtzionamendua konplexua da eta etengabe mugimenduan ari da.
Bere alterazioek disfuntzio matrailtenporalak sortzen dituzte. Hauen artean ahoaren irekieraren limitazio eta desbiazioa daude, lateralitatearen limitazioa eta artikulaziobarneko zaratak; guzti hauek mintzaira, murtxikaketa eta degluzio multzo funtzionalaren kaltea dakarte.
Honek hainbat oinaze sortzen ditu, buruan, lepoan, belarrietan, matrailan, esternoian, begietan eta hortzetan; eta baita ere burrunbak, akufenoak, zorabioa, oreka galtzea, arazo bisualak, jarreraren alterazioak eta erre sentsazioa.
Hauetako sintomaren edota arazoren bat jasaten badugu, gomendagarria da fisioterapeutarengana hurbiltzea oinaze eta limitazio hoiek arakatu, baloratu eta tratatu ahal izateko. Tratamendua diziplina askokoa bada ere, bera da posiziotik hasita orokortasuneraino murtxika sistema osoa ikertu dezakeena.
Gainera, fisioterapeuta patologia horretan lagungarri izan daiteke jarrera berrezteko (nola eseritzen garen jateko eta ikasteko), bruxismoa eta ohitura batzuek (azazkalak, boligrafoak etab. murtxikatzea…) zuzentzeko. Guzti hau heziketa aholkuak eta eskuzko, laser edo ariketa teknikoen bitartez artikulazioaren tratamendua ahaztu gabe.