Ohitura txarrek eragin zuzena dute bizi kalitatean eta gaitz muskuloeskeletikoak sorterazten dituzte.
Haurrak adin goiztiarretan holako arazoak sufritzeko zaurgarriagoak dira. Zortzi urteko haurretako %30 bat bizkar arazoez kexu ohi da. Horrexegatik helduok eguneroko bizitzaren aktibitate ezberdinei buruz jarrera erantzule bat izan behar dugu: nola eseritzen garen, nola hartzen ditugun gauzak lurretik… Gogoan izan txikienek helduen ohiturak kopiatzeko izaten duten joera.
Jatorduetan, era egoki batez eseri zaitez. Har itzazu pisuak lurretik belaunak doblatuz eta bizkarra okertu gabe. Ez zaitez puntetan jarri, albo batetara etzanda egizu lo eta ez gora begira. Horrela txikienei eredu on bat emango diegu.
Haurrek gainera beren adinarentzat eta altuerarentzat egokiak diren altzariak izan behar dituzte eguneroko aktibitateak (hots, ikasi, haginak garbitu, ohea egin…) era egoki batez egin ditzaten.
Haurrengan obesitatea eta sedentarismoa ekiditeko familian badago kirola eta jokoak kalean bultzatzea bezalako funtsezko faktore bat. Zuk osasuna praktikatzen baduzu, haiek osasuntsuki heziko dira heldutasunera ailegatu arte.