MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Motor bat erosi baino lehen zertarako nahi dugun pentsatu behar dugu. Astegunetarako edo astebururako, hirirako edo bidaiatzeko, maiz edo noizbehinka erabiltzeko.
Hau erabakia dagoenean, eserita oin biekin, oin-zola guztiaz puntekin soilik ez, lurrera ailegatzen garen probatu behar dugu.
Ibiltzen hasi baino lehen, era egoki batez ekipatu behar dugu, kasko, eskularru, oinetako eta arropa egokiaz, geure buruak babesteko erortzen bagara.
Gidatze jarrera motor tipoari egokitu beharko da baina beti jarrerarik goitituena hartu beharko dugu.
Motorrak gidatzeko oinarrizko jarrerak.
Estandar, Sport eta Custom.
Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu baina nekealdian zer eragina duten azaldu nahi dugu.
Estandar gidatzeko jarrera.
Gidariak jarrera bertikal neutro bat adoptatzen du, bizkarra eta pelbisa lerrokatuz, besoak eta sorbaldak erlaxaturik eta motorraren kontrolei erraz heldu ahal izateko.
Jarrera honetan, garrantzitsua da sorbaldek enborrarekiko 80/90 graduko angulu batek gordetzea. Horrela ez bada, gidaria aurrentz makurtu beharko da, giharretako tentsioa eta sorbaldaren zain-estutu probokatuz.
Bidai luzetarako jarreraik gomendagarriena da, haizearen bultzada pantaila eta deflekotreen bitartez gutxiagotzen bada.
Sport gidatzeko jarrera.
Gidaria aurrerantz makurturik doa, lepoaz, bizkarraz eta pelbisaz, ikusmena garantizatzeko lepoa iraunkorki hedatuz.
Sport jarrerak dibertigarria eta zirraragarria emten du, baina karreteran ibiltzeko ez da gomendagarria, oinak jeneralean belaunen atzetik bermatuta daudelako, burua hedatuta dagoelako, hodi eta giharren konpresioa sortuz. Besaurreak soluarekiko paraleloan egon behar dute.
Jarrera honek eskumuturretan lesioak sor ditzake, batez ere oso ezaguna den túnel karpianoaren sindromea edota lepoko eta gerrialdeko giharren tentsioa.
Custom gidatzeko jarrera.
Oinak oso aurrean sustaturik egoten dira, eserlekua baxu eta ukabilak bularraren mailan eta batzutan piska bat gorago ere, gidaria piska bat atzera bermaturik.
Burua jarrera zuzen era neutro batez dago, aldakak eta pelbisak erlaxaturik.
Jarrera hau oso erosoa da, batez ere gidari altuentzat.
Abiadura handiagoez, haizearen kontrako babesik gabe, bularraldean haizearen presio handia sortzen du.
Ondorio gisa, gidaria ongi heltzeko aurrerantz makurtzen da, lepo eta abdomineko giharren nekadura sortuz