MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Gizakiok era natural batez ibiltzen ikasten dugu haurtzarotik hasita tankera propio bat lortu arte.
9 eta 15 hilabeteen artean, umeak ibiltzen hasten dira.
Baina umeen ibilketak, helduenaz konparaturik, ezaugarri bereziak ditu, nolabait zaharren ibilketaren antzekoak direnak batzutan:
- Pausoaren luzera eta abiadura txikiagoa
- Bermearen zabalera erlatibo handiagoa
- Orpoarekin ez baizik eta oin-zola osoarekin hasierako kontaktua
- Sostengu fasean belaunaren flexio urria
- Hankaren kanpo-errotazioaren jarrera
- Besoei eragiterik eza
Heldutasunera ailegatzen den heinean, ibilketa aldatuz doa pertsona bakoitzaren patroi berezi bat lortu arte baina gizaki guztien artean antzekotasun ugari dituena
Ibilketa ziklo bat oin-zola lurrean jartzen denetik berriz ere oin-zola hori lurrean jarri arte gertatzen diren ekintza guztien bilduma da.
Ibilketa zikloa bi fasetan banatzen da:
- Sostengu fasea
- Kulunka fasea
Helduen ibilkerak dituen ezaugarriak:
- Pelbisaren errotazioa hanka batek aurrera egiten duelako eta bestea atzean geratzen delako,
- Pelbisaren inklinazioa: Kulunka fasean dagoen hemipelbisak inklinazioa edo jatsiera bat sufritzen du bestearekin konparatuz. Baina neurrikoa izan behar du, neurriz kanpokoa balitz patologikoa izan daitekelako
- Belaunaren flexioa sostengu fasean
- Urratsaren zabalera txikiagoa denean, txikiagoa izango da ere grabitate zentroaren alboko desplazamendua eta txikiagoak ere energiaren gastua eta egonkortasuna.
Era berean, handiagoa denean, handiagoa izango da grabitate zentroaren desplazamendua eta handiagoak energiaren gastua eta egonkortasuna.
-Sorbalda-hezurraren errotazioa: sorbalda-hezurraren eta pelbisaren gerrien koordinazioa txandakako errotazio batez ematen da ibilketan. Honek energia potentziala eta oreka gordetzea ahaltzen du, eta ondoko urratsa errazten du.
Ibilketa hainbat patologiek eraso dezakete ondokoak bezalako aldaketa sortuz:
- Hanketako luzera ezberdina
- Juntura lerroen mugaketa edo junturen egonkortsunik eza. Asko dira ibilketan parte hartzen duten junturak: aldaka, belauna, orkatila, oina, bizkarrezurra, sorbalda, etab. Beraietako edozeinetan alterazio batek ibilketa patroia alda dezake eta oinazearen kontrako ibilketa bat bultzatu.
- Lesio neurologikoak edo erreumatikoak
- Giharretako lesioak
Eta gogoan izan! Zure fisioterapeuta kontsulta ezazu. Edozein oinaze edo patologiaren aurrean lagun zaitzake.