HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2016 EKAINA

TRAFIKO ISTRIPUETATIK SAIHESTEKO GIDATZE SEGURUA

Trafiko istripuek ez digute hildako kopuru haundi bat uzten soilik baizik eta baita ere zauritu asko. Espainian soilik, urtez urte 100 mila baino gehiago zauritu konta dezakegu errepideetan, mundo osoan kopurua ikaragarria delarik: 50 miloi inguru pertsonek zauriak jasaten dituzte, Nazio Batuek diotenez.

Beraz, ondorio social eta ekonomiko handiak dituen osasun publiko arloko arazo garrantzitsu baten aurrean gaudela agerian dago. Hauen ondorioak, askotan, tratamendu luzeen beharra dute, batzutan bizitza osorako. Sarrien gertatzen diren lesioak (kontusioak alde batera utzirik) larritasun aldakorreko traumatismo kraneoenzefalikoak eta frakturak eta polifrakturak dira.

Horrexegatik, errepide-segurtasuneko oinarrizko aholku batzu azpimarratzea guztiz beharrezkoa da. Hoien artean, mugikorra ez erabiltza gidatzen ari garenean. Alkoholik ez edatea edo drogarik ez hartzea. Atsedenaldi bat hartzea ordu ta erdiz gidatu ondoren. Segurtasun-oihala jartzea. Edota txirrindulari eta oinezkoen zaurgarritasuna gogoan izatea.

Bestalde, eta gidatze seguru eta egoki batetarako, fisioterapeutek bolantea, esku-azpiak bere goiko partean kokaturik daudela esku biez eustea gomendatzen dute.

Eserlekuaren bizkarraldeak ez du zuzenegi ezta okertuegi egon behar, horrela besoak eta ukondoak egoki tenkaturik izan ahalko ditugulako. Azkenean, ongi eserita izatea funtsezkoa delako gidatze seguru batentzat eta une berean jarrera gaiztoak direla eta gerta daitezken lesioen arriskua saihestu egiten dugulako.

Ibilgailuaren bibrazioak ere zaindu behar dira, martxak aldatzea edo lozagia kentzea bezain beste... Eta lesio fisikoak eragin ditzazkiguten keinu eta ekintza guztiak bezalaxe.

Atsedenaldiak besoak, bernak eta zerbikal ingurunea erabiltzeko eta erlaxatzeko aprobetxatzea guztiz gomendagarria dela ahaztu gabe.

Eta gogoan izan! Zure fisioterapeuta kontsulta ezazu. Edozein oinaze edo patologiaren aurrean lagun zaitzake.

<< 2016 UZTAILA 2016 MAIATZA >>