MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Denok dakigu kirola erregulartasunez praktikatzeak zer nolako onurak eragiten dituen giza gorputzean.
Gaingiroki, geure gorputzean eragiten dituzten ondorio positiboak hauexek dira:
Eragin baskular babeslea.
Miokardio infartorik sufritzeko arriskua gutxiagotzen du.
Mota II diabetesa garatzearen probabilitatea gutxiagotzen du.
Hezurren dentsitate minerala handiagotzen du.
Erorikoen arriskua gutxiagotzen du.
Kolesterol mailak jaisten dutu.
Biriketako ahalmen handiagotzen du.
Funtzio kognitiboa hobeagotzen du, dementzia eta Alzheimerra sufritzeko arriskua gutxiagotuz.
Depresioaren eta antsietatearen aurka egiten eta autoestima eta kohesio soziala errazten laguntzeko onura psikosozialak.
Oinaze osteoartikularra gutxiagotzen du.
Azken puntu hau oso garrantzitsua da gaur egun, populazioaren ehuneko handi bat oinazetan bizi delako edo hainbat unetan oinaze artikularra sufritzen duelako, artrosiagatik edo bizkar arazoengatik…
Holako oinazerik ager ez dadin, ariketa gomendatzen da. Adibidez igeriketa, giharrak tonifikatu eta malgutu egiten dituelako, indarra eta erresistentzia handiagotuz egiturarik mindu gabe.
Oinazea eragiten dien artrosi antzeko patologiarik duten pertsonentzat oso gomendagarriak dira ibiltzea eta txirrindularitza, kartilagoaren elikadura hobeagotzen dutelako, hantura gutxiagotzen dutelako, junturetan zurruntasuna saihesten dutelako, malgutsuna eragiten eta indarra handiagotzen delako.
Ariketa egiteko aholku batzu, oinazeren bat baldin badugu:
- Oso garrantzitsua da intentsitatea, iraunaldia eta ariketa mota norberaren ahalmen fisikoari egokitzea lesio posiblerik eragozteko.
Ariketa erregulartsunez egin behar da, tartean atseden egunak utzirik gorputza errekupera dadin.
Oinzerik probokatzen duen ariketa saihestu behar da.
Ariketa egin baino lehen ez da analgesikorik hartu behar, oinazerik ez sentitzean gorputza behar baino gehiago behartzen delako.
Lesio arriskua minimizatzeko berotze ariketak egin eta atsedenaldira era egoki batez itzuli.