Etxe istripuen kausa nagusietako bat erorketak dira. Etxean egoera oso ezberdinak direla eta eror gaitezke, baina maiz (batez ere zahartzaroan) jarrera txarrak izateak eragitzen dituzte.
Ohetik edo aulkitik era desgeoki batez altxatzea… Oinetakoak nola jartzen ditugun. Edo pisual nola mugitzen ditugun eta erosketarako orga nola daramagun dira, batzutan, arazoaren sorrera.
Has gaitezen geure bizitzan lehenengo egunero egiten dugunaz, astelehenetik igandea bitartean. Jaikitzeko, egin behar dugun lehenengo gauza ohean alderatuta etzan behar dugu eta orduan soilik oinak lurrerantz jaisten hasi eta pixkanaka zutituz joan.
Askotan, gaizki jaikitzen gara aulkitik edo besaulkitik. Egin behar delako, lehenik eta behin, gluteoak aulkiaren ertzean jarri behar dira eta indar eragilea hankekin egin beti, horrela gorputzak erraz jarraituko gaitu eta (hankek palanka egingo balute bezala)
Pisuak altxatzea da egunero egiten dugun zerbait eta, askotan, bizkarra hondatu edo desorekatu dezake.
Eta erosketarako orgaz bukatzen dugu. Horrela eraman behar da…
Guzti hauek fisioterapeutek jarrera-higienea deitzen dugun oinarrizko aholkuak dira. Zeren larrua edo ileak zaintzea bezain garrantzitsua da geure eguneroko bizitzan jarrera egokiak mantentzea… Horrela erorketak sakiestuko ditugu eta geure belaunak, geure bizkarra edo geure sorbaldak beharrezko ez den sufrimendutik libratuko ditugu.