HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2016 OTSAILA

KARRASKAK. ONA AL DA JUNTURAK KARRASKATZEA

Zer gertatzen da junturan karraskatzen dugunean?

Junturak likido eta hainbat gas dituen kapsula sinobial batez inguraturik daude. Hauen eginkizun nagusiena hezurrak higatu ez daitezen junturak lubrikatzea da.

Karraska eragiteko, juntura hezurren arteko eta baita ere kapsula sinobialaren bolumena handiagotu dadin jarrera konkreto batean jartzen da. Horrela presio baxuko zonalde bat sortzen da, gasak likido sinobialetik atera daitezen eragiten duena. Eztanda egiten duten burbuiak bailira ateratzen da. Hortik, hain ezaugarria den karraska doinua.

Doinu horretan parte har dezakete ere, neurri txikiagoan, inguruko lotailu eta tendoiek.

Ona al da junturak karraskatzea?

Guk geuk egiten badugu, ez da ona, behar baino mugimendu gehiago duen juntura bat mugierazten dugulako, desoreka sortzen dugularik. Desoreka hau areagotzean, geroz eta karraska gehiago behar dugula ematen du. Honela, nahiz eta epe motzean nolabaiteko liberazio senti dezakegun, epe luzera junturan eta inguratzen duten lotailu eta tendoietan higadura sortuko dugu.

Profesional kualifikatu batek egiten badu, ona da zonalde zurrunaren mugimendua handiagotuko duelako eta mugimendu gehiago eta gutxiago duten zonaldeak orekatuz joango direlako.

Batzutan, gure gorputz konstituzioak junturen karrasken agerketari mesede egiten dio. Hau, osasun profesional batek balora dezake juntura edo gihar desoreka bati esker gertatzen den jakiteko.

<< 2016 MARTXOA 2016 URTARRILA >>