MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Negua gripe eta marranten garai da. Pneumoniak edo bronkitisak eta, areago, goi arnasbideetako patologia kronikoak sorrarazten dituzten infekzioek erasotzen gaituzte.
Askotan infekzio hauetako asko gertatzen dira mukiak modu egokian kentzen ez dakigulako. Hau da, mukiak gaizki garbitzen ditugu, eta hau ez da txantxetako kontua. Eta ez soilik gorputzetik mukiak ez kanporatzea setsazio desatsegina delako, baizik eta errinitisa,otitisa, faringitisa, sinusitisa eta beste hainbat gaixotasun eragin ditzaketelako.
Hori dela eta, leheneik eta behin, mukiak ongi garbitzen ikasi behar dela dio arnasbideen fisioterapiak. Hasteko kontuan hartu behar da bi sudur-zuloak batera estaliz mukiak kendu nahi izateak ez duela ezertarako balio. Lehendabizi bat estali behar da eta gero bestea.
Futbol jokalariek egiten duten bezala ere egin dezakegu, hori bai, kontu handiz nahi ez dugun ustekabe desatseginik ez izateko.
Mukiak kentzeko hirugarren modua politikoki are desegokiagoa suertatzen da: irenstea. Hau ez da kaltegarria eta ez kanporatzea baino askoz ere osasungarriagoa edozein modutan ere.
Mukiak nola kendu jakin ondoren, sudurraren higienea nola egin jakitea besterik ez zaigu gelditzen. Ez da zaila. Egin behar dugun gauza bakarra da egunero sudur garbiketa bat egiteko ohitura hartu.
Hori egiteko edalontzi batean ura eta gatz koilarakada bat nahastuko dugu. Xiringa batekin hartuko dugu ur gazitu hori eta gero, burua alde batera jarrita dugula, sudur –zulo batetik sartu eta presioz bota ura barrenera, beste sudur-zulotik atera arte. Lehen zulo batean eginen dugu eta jarrian bestean.
Hori da dena! Oso tratamendu erraza, etxean egiteko modukoa eta infekzioei aurre egiteko balioko diguna sendagai gutxiago erabiliz.