HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2015 ABENDUA

PREBENTZIOA ZUTIK EGON BEHARREKO LANETAN

Lan batzuetan luzaz zutik egon behar izaten da. Halaxe gertatzen zaie saltzaileei, zerbitzariei, langileei eta abar luze bati.

Jarraibide hauei kasu eginez gero, luzaz zutik egoteak dakartzan lesioak saihes daitezke:

- Ez egon luzaz jarrera berean

- Geldirik bazaude, aulkitxo bat eduki ondoan, oin bat gainean jartzeko, txandaka, gerrialdea erlaxatzeko asmoz

- Zorutik gauzak jasotzerakoan, belaunak tolestu

- Begiratu mugitzen ari zaren lekurantz, eragin beharreko giharren lana errazteko

- Erretilua erabiltzen baduzu, ez jarri pisu gehiegi eta ez eraman beti beso berean

- Eskailera erabili goian dauden gauzak hartzeko, ez egon luzaz oin-puntetan

- Arropa erosoa erabili, estutu gabe, odol-zirkulazioa erraztearren.

- Behar bezala egokitzen diren oinetako erosoak erabili

- Gutxienez astean hiru aldiz jarduera fisikoa egin, gorputza gertu eta osasuntsu egon dadin

- Gauez ondo atseden hartu

- Elikadura orekatua mantendu

Fisioterapeutarengana joan, zure egoera fisikoa kontrolatu eta gorputza sendotzen lagunduko dizuten ariketak gomenda diezaizkizun.

<< 2016 URTARRILA 2015 AZAROA >>