MENU
HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA
Espainiako herritarren artean, seitik batek iktusa izango du bizitzan zehar, baina gaitz honen maiztasuna handia izan arren, jende askok ez daki oraindik iktusa zer den eta zerk eragiten duen. Iktusa berdin-berdin pairatzen dute gizonek zein emakumeek.
Iktusa bihotzeko infartuaren antzekoa da, baina garunean gertatzen da. Garunera odola garraiatzen duten odol-hodiei eragiten dien gaixotasun-multzo bat da. Jendeak enboliak deritzen patologia hauek bat-batean agertu ohi dira.
Sintoma hauen arabera, pertsona batek iktusa duela susma dezakegu:
• Ahulezia, sorgortzea edo paralisia du gorputzeko alde batean.
• Hitz egiteko edo ulertzeko zailtasunak ditu
• Ikusmenaren bat-bateko galera, zatikakoa nahiz erabatekoa, edo ikusmen lausoa.
• Bertigoak, oreka-arazoak eta mugimendu-deskoordinazioak ditu.
• Bat-bateko eta ohiz kanpoko buruko min zorrotz-zorrotza, ageriko arrazoirik gabekoa
• Ibiltzeko zailtasunak: desegonkortasuna eta are ibiltzeko ezintasuna.
Kasu hauetan, proba hauek egin behar dira lehenbailehen:
• Bi besoak altxa ditzala: beso bat ezin badu altxatu edo bestea baino makalago altxatzen badu, arrisku-seinalea izan daiteke.
• Irribarre egin dezala: ezpain-ertzak alde batera makurtzen badira, iktus bat gertatzeko arriskua dago.
• Mintzameneko nahasmendua. Objektu bat seinalatu eta galdetu zer den. Silaben ordena aldatu edo objektuaren izena gaizki ahoskatzen badu, sintoma garbia izan liteke.
112ra deitu berehala. Itxaronaldian, pertsonaren arropa laxatu eta eroso atseden hartzen utzi behar zaio, ahalik eta lekurik zabalenaz, lasai-lasai arnasa har dezan.
Prebenitzeko GOMENDIOAK:
• Tentsio arteriala eta kolesterola zaindu medikuarekin batera.
• Bizi-ohitura osasungarriak mantendu:
• Alkohola eta tabakoa baztertu.
• Dieta orekatua izan
• Gehiegizko pisua eta obesitatea saihestu.
• Ariketa fisiko moderatua egin, erregulartasunez. Fisioterapeutari galdetu zein den zuretzako egokiena eguneko edozein unetan praktikatzeko.