HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2017KO AZAROA

ZAINTZAILEENTZAKO GOMENDIOAK

Populazioaren zahartzea agerian dagoen mundu batetan bizi gara. Egunero geroz eta gehiago dira adineko pertsonak bere ardurapean dituzten zaintzaileak. Zaintzaile ez profesionalak, batzutan jarrera higiene egoki baten garrantzia ezagutzen ez dutenak.

Jarrera zuzenak ezagutzea beharrezkoa da lesioak ekiditeko zaintzailearengan horrela eria hobe atenditua egon dadin eta denbora gehiagoz.

Bizkarrezurra da gorputzaren zutabe zentrala. Horrexegatik arriskuan jar dezaketen arrisku faktoreak ezagutu behar dira.

Adibidez, denbora luzez pisu handiko kargak mantentzea, flexio eta extensiozko behin eta berrizko mugimendua eta kargak dituzten trosio mugimenduak. Indar basatia alde batera utzi behar da pertsona bat mugitu nahi denean, gure gorputzetik hurbil mantenduz distantzia handiago batek esfortzu handiagoa suposatzen duelako eta bizkarra ez makurtu!

Pertsona era seguru batez eta oinazerik ekoiztu gabe eusteko, aldez aurretik egonkortasun on bat izan behar dugu eta sostengu oinarri egokia.

Jasotzean, bizkarra zuzen mantendu behar da eta belaunak flexionatuta pisua anketako muskulaturara bideratzeko, indartsuago, bizkarraren biraketa zakarrak ekidituz.

Osasun egoera on bat mantendu behar dugu beure ardurapean dauden pertsonak hobeki zaintzeko. Dieta, atsedena eta ariketa fisikoak ere lagungarri izango zaizkigu osasuntsu mantentzeko.

<< 2017KO ABENDUA 2017KO URRIA >>