Pelbis zorua aipatzen denean, emakumeen gauza bat dela pentsatu ohi dugu. Halaber, gernu zein fekal inkontinentzia eta pelbiseko min kronikoa emakumeen arazotzat jo ohi ditugu.
Baina ez da horrela!
Bazenekien 10 gizonetatik 2k gernu inkontinentzia, min pelbiko kronikoa, barrabiletako, zakileko edo iztarteko mina, funtzio sexualean aldaketak eta ondestearen okupazio sentsazioa garatu dezaketela, eta hori guztia aurretik prozesu kirurgikorik izan gabe?
Egoera hauek pelbis zoruaren muskulaturaren tonuaren ahultasunak edo gehiegikeriak sor ditzakete, eta hainbat nerbio-sustrai erasan dezakete.
Hala ere, prostatako minbizian tratamendu radioterapiko baten edo prozesu kirurgiko baten ondoren, inkontinentzia edo zakila zutitzearen disfuntzioa ere gerta daiteke.
Zalantzarik baduzu edo egoera hauetakoren bat errekonozitzen baduzu, bakarrik ez zaudela esan nahi dizugu. Fisioterapiak gizonen sintomatologia hau gutxitzen edo guztiz ezabatzen lagun ditzaketen hainbat tresna dauzka.
Horregatik, minik baduzu edo zonalde pelbiko edo perinalean zerbait ongi ez doala sentitzen baduzu, zure fisioterapeutarengana joan zaitez, banakako balorazioa egin, aholkuak eman, zalantzak argitu eta tratamendurik aproposena egin ahal dezan. Lagungarri izango zaizu.
Ez ahantzi: pelbis zorua ez da emakumeen gauza soilik!