HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2015 // 03 // 23 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Taxilariak, bizkarreko mina gehien pairatzen duten kolektiboetako bat

Profesio hauen ia % 70ek bizkarreko mina du

Bideoa, EFEO Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako elkargoekin batera egiten ari den “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” delako kanpainaren barruan landu da

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala (EFEO) egiten ari den “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren hirugarren bideoak taxilariek jarraitu beharreko zenbait gomendio bildu ditu, bolantearen aurrean egiten duten lan-jardunaldi luzearen ondoriozko konplikazioak saihesteko asmoz, bereziki gogoan hartuta profesional hauen % 70 baino gehiagok bizkarreko mina pairatzen duela.

Ekimen honen bitarte, Euskadiko fisioterapeutek, Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako fisioterapeutekin batera, zera gogorarazi nahi diote kolektibo honi, gidatzean ohitura onak izatea funtsezkoa dela jarrera okerren ondoriozko patologien agerpena saihesteko.

Film laburraren laguntzaz, lau autonomia erkidegoetako profesionalek ezin argiroago azaldu diete taxilariei, garrantzi handikoa dela eserlekua pedalak barruraino zapaltzeko moduan egokitzea, eta besoa luzatzean eskumuturra bolantearen parean geratzea, baita bizkarraldea bolantearekin ahalik eta erarik perperdinkularrenean jartzea ere.

Bestalde, buru-euskarria buruaren parean —ez lepoaren parean— eta segurtasunuhala sorbaldaren gainean jarri behar direla gogoratu dute. Era berean, bi orduz behin atseden hartu, hidratatu eta hankei, besoei eta lepoari eragitea, eta kotxean sartu edo irteterakoan, lehendabizi eseri eta gero hankak mugitzea gomendatu dute.

Gainera, tabakoaren edota kafea eta alkohola bezalako estimulatzaileen kontsumoa baztertu eta lan-jardunaren aurretik edo geroztik egiteko moduko ariketa fisikoen errutina bat planifikatzea gomendatu diete profesional hauei, martxa aldatzea eta lozagia jarri edo kentzea bezalako maniobretan kontu handiz jokatu behar dela nabarmenduz.

Horrekin batera, bolantea bi eskuekin hartzearen garrantzia azpimarratu dute, ukondoa atearen gainean luzaro jarri gabe.

Bideoak, zamak eskuz antolatzerakoan gogoan hartu beharreko neurri prebentibo batzuk ere bildu ditu, hala nola, pisua jasotzerakoan oinak aldentzea, belaunak gehiegi ez tolestea, gorputz-enborra ez biratzea edo gorputz-jarrera bortxatuak ez hartzea, besteak beste.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialetik gogoratu dute, neurri horietako asko ohiko beste gidari askori ere aplika dakizkiekeela, profesionalak izan ala ez, eta aipatutakoen moduko patologiaren bat izanez gero fisioterapeuta tituludun batengana jotzera animatu dute.

Berrietara itzultzea