HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2020KO APIRILA

BELAUN OSASUNTSUAK

Medikuak kartilago artikularrean endekapenezko prozesu bat diagnostikatu badizu, jendeak artrosia deitzen ohi dena duzu.

Hitza itsusi samarra da, baina ez zaitez izutu. 40 urtetik gorako pertsonen %43k dute artrosia, eta ez dute oinaze artikularrik jasaten. Sinpleki esanda, urteen ondoria da.

Hona hemen artrosia larriagotu dezaketen faktore batzuk: lo falta, estresa, obesitatea, ahultasun muskularra edo lesioari buruzko pentsamendu negatiboak edukitzea. Beraz, ekidin itzazu!

Ariketa egitea, dagokizun pisua mantentzea eta atseden hartzea izango dira, dudarik izpirik gabe, zure osasun artikularra zaintzeko tresnarik hoberenak.

Hemen duzu berreskuratze prozesuan lagunduko dizuten zenbait aholku:

1. Jarduerarik ezak oinazea areagotzen du. Gure artikulazioek ariketa behar dute ehunen konponketa lortzeko eta indartsu mantentzeko.

2. Fisioterapeutarengana joan zaitez zure funtzionaltasuna, zure indarra, zure mugimendua kontrolatzeko, finean zure ahalmena, eta zure oinaze mailak balora ditzan.

3. Zure birgaitze prozesuan aurrera egiteko eta kontrolatzeko oharrak emango dizkizu.

4. Indar ariketak konbinatuko ditu eta jarduera fisikoaren zure maila pixkanaka hanituko du.

5. Gimnasia akuatikoa aukera egoki bat da. Prozesuaren lehen faseetan erabiltzen da. Belaunek jasaten duten karga gutxitzen du, eta horrela mugimendu zabalak egin ditzakegu, abiadura gehiegirik gabe, ahalegin txikiagoz, gure segurtasuna mantenduz.

6. Dietista-nutrizionista izango da zure elikadura-ohiturak baloratu eta pautatuko dituen profesionala, pisua jaitsi behar baduzu.

Jar zaitez fisioterapeuta kualifikatuen eskuetan, zure tratamendua era seguru eta eraginkor batez hasteko. Fisioterapia zure lagunik hoberena izango da eta!

<< 2020KO MAIATZA 2020KO OTSAILA >>