HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2019 // 11 // 26 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Ariketa eta abordatze fisikoa funtsezkoak dira osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat

Azaroan egin den “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainak osasun mentaleko arazoak dituzten pazienteengan fisioterapiak duen garrantzia jakinarazi du.

Tratamendu terapeutikoaren helburua da pazienteek bizitza-kalitatea hobea izatea eta ongizate handiagoa lortzea.

Ariketa eta abordatze fisikoa, osasun mentaleko arazoen tratamendu globalaren parte gisa, funtsezkoak dira pazienteek bizi-kalitate hobea izateko eta ongizate handiagoa lortzeko, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) arabera. Halaber, fisioterapeutek oroitarazten dute, diziplina anitzeko talde baten bidez, patologia psikikoarekin batera doazen sintoma fisikoak antzeman, detektatu eta tratatu ahal direla.

Hori da “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren azaroko bideokontseiluaren gogoetako bat. Bideokontseilu hori Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak egiten du Madrilgo Komunitateko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalarekin, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoarekin, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Balentziako Komunitateko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin eta Kantabriako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin batera, eta hilabete honetan fisioterapiak osasun mentalean duen eragina aztertu du: https://www.youtube.com/watch?v=KIFPOYOeKY4

Ariketa terapeutikoa, kontzientzia korporal basalaren terapia edo terapia psikomotorra dira, fisioterapeuten gomendioen arabera, diagnostikoa egin duen profesional medikuak zehaztu duen tratamenduarekin batera aplikatu ahal diren tekniketako batzuk. Bai elkargo ofizial eta profesionalek, bai Osasun Mentaleko Fisioterapeuten Elkarte Ofizialak, fisioterapiaren esparru hau sustatzeko beharra ziurtatzen dute, paziente horiei arreta osoagoa eman ahal izateko.

“Gorputzaren eta buruaren arteko harremana ezin da alde batera utzi. Buruko arazoak dituzten pazienteengan arazo somatikoak ikus daitezke, eta horiek maiztasun handiagoarekin agertzen dira, bitxia bada ere”, azaldu du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteorde June Ruizek.

Ildo horretatik, klipak antsietate-arazoen eta hiperlaxotasun artikularraren arteko harremana adibideen bidez adierazten du (adibide horietan, pazienteen % 70ek aurkezten du sintomatologia hori), baita eskizofrenia daukaten pazienteengan sindrome metabolikoak duen prebalentzia ere.

Berrietara itzultzea