HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2019 // 04 // 25 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Fisioterapeutek mina tratatzeko duten rola aldarrikatu dute, eta azpimarratu dute posible direla lesiorik gabeko mina eta minik gabeko lesioak

Apirileko “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren izenburua “Irudi-probak eta mina” da, eta fisioterapeutek askotariko patologiek eragindako mina tratatzeko duten rolari balioa ematen dio

Euskal fisioterapeutek gogorarazi dute bizitzan zehar hainbat patologia agertzen direla, urteek aurrera egin ahala ehunen morfologian aldaketak gertatzen direlako

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) fisioterapeutek mina tratatzeko duten rola azpimarratu nahi izan du; hala ere, adierazi du badaudela minik eragiten ez duten baina tratamendua behar duten lesioak ere.

Horixe azaltzen da EFEOren apirileko bideo-aholkuan, “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren barruan. Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoarekin, Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalarekin, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Valentziako Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin eta Kantabriako Fisioterapeuten Elkargo Profesionalarekin elkarlanean gauzatzen du kanpaina hori EFEOk, eta apirileko gaia "Irudi-probak eta mina" da: https://www.youtube.com/watch?v=4S4VSEbE81Y

Hala, bideoan, fisioterapeutek azaltzen dute hainbat ikerketa zientifikok erakusten dutela mina ez dela beti lesio baten adierazgarri izan behar, eta faktore askoz gehiagoren eraginez ager daitekeela. Horrez gain, azaltzen dute irudi-probak erabilgarriak izan daitezkeela lesiorik dagoen ala ez jakiteko.

“Mina ez dago beti lesio bat egoteari lotuta eta, neurri berean, badaude asintomatikoak diren, hau da, minik eragiten ez duten, patologiak. Irudi-proba bat, hala nola erradiografia bat edo eskaner bat, tresna erabilgarria izan daiteke diagnostikoa argitzeko”, esan du Euskal Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteorde June Ruizek.

Izan ere, Ruizek azaltzen duen moduan, ”fisioterapeutak mina tratatzeko kualifikatuta gauden osasungintzako profesionalak gara, eta gorputzak izan ditzakeen alterazioak identifikatzen ditugu, kasuan kasu egokiena den tratamenduarekin konpontze aldera”.

Horrez gain, fisioterapeutek gogorarazi dute diagnostiko horietako askok erakargarria ez diren izenak izan arren pertsonen bizitzan zehar ager daitezkeen patologien isla baino ez direla, eta urteek aurrera egin ahala ehunetan izaten diren morfologia-aldaketei lotuta daudela. “Modu errazean azaltzeko, azaleko zimurrak bezalakoak dira; urteek aurrera egin ahala beti agertzen dira, lehenago edo geroago”, gehitu du Ruizek.

Berrietara itzultzea