MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Abenduan eginiko “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainak fisioterapiak musikarien jardueraren ondoriozko gaixotasunen prebentzioan eta sendaketan izan dezakeen garrantzia azpimarratu du
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gorputz-kontzientziazio handiagoa behar dela gogorarazi du, lesioak saiheste aldera
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) arabera, Fisioterapia bidezko tratamenduak musika-jardueraren ondoriozko gaitzak murrizten ditu; hala nola, gainkarga muskularrak, artikulazioen nahasmenduak edo hanturak.
Hori da “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren abenduko bideo-gomendioaren gogoetako bat. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak kanpaina hori honako hauekin batera egiten du: Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoa, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, Valentziako Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala eta Kantabriako Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala. Hilabete honetan, musikarien gaixotasunen prebentzioan eta sendaketan fisioterapiak izan dezakeen garrantziaren berri emango dute: https://www.youtube.com/watch?v=N8nG6l7pTXQ
Horiek horrela, euskal fisioterapeutek musikariei gomendatzen diete eremu sentikorrak berotzea entsegu edo emanaldi guztien aurretik, eta alderdi ergonomikoak eta postura zaintzea, etorkizuneko lesioak ekiditeko. Horrez gain, gomendatzen dute zaintza horiek fisioterapeuten arreta profesionalarekin uztartzea beren musika-jardunaren garapenean.
“Ez da mina izan arte itxaron behar profesional batengana jotzeko. Musikariek patologia asko dituzte beren jarduerari lotuta, eta barneratu behar dute prebentzioa ezinbestekoa dela, eta fisioterapeutak aliatu bikainak garela horretarako”, adierazi du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko (EFEO) presidenteorde June Ruizek.
Zentzu horretan, klipak metalezko eta zurezko haize-instrumentuak eta perkusio-instrumentuak jotzen dituzten musikariengan ohikoenak diren muskuluetako gaitz batzuk azaltzen ditu, espezialisten arreta eta profesionalen gorputz-kontzientzia handiagoa eskatzen dituztenak.