HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2015 // 12 // 23 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Populazioaren % 90ek ere bizkarreko mina izango du bizitzan, lan-arrazoiak direla eta

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) arazo honi arreta egin eta prebenitzeko moduak erakustea xede duen urteko azken bideo-gomendioa plazaratu du, “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren barruan

Datuak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziak emandakoak dira

Euskadiko Fisioterapeutek gaur bertan adierazi dutenez, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziak emandako datuen arabera, populazioaren % 60-% 90ek bizkarreko mina izango du bizitzako uneren batean lanaren ondorioz, eta batez ere karga handiak manipulatzearen ondorioz.

Hori dela eta, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO), Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako elkargoekin batera, era honetako minak saihesteko kontuak hartu beharreko kontseiluak bildu ditu '12 hilabete, 12 osasun-gomendio' kanpainari dagokion abenduko bideo-gomendioan.

June Ruíz Orcajo EFEOko Gobernu Batzordeko Komunikazio arduradunak azaldu duenez, “mina pairatuko duen populazioaren % 15 eta % 42 bitarteko portzentaje horrek mina izaten du ohiko jardunean”. Horren haritik, argi utzi du, sektore guztietara hedaduta dagoen arazoa izan arren, nekazariak, gidariak eta eraikuntza, osasun eta garbiketa arloetako langileak izan ohi direla gehien pairatzen dutenak.

Zutik nahiz karga handiak manipulatuz lanaldi luzeak egiten dituzten langileek jarraitu beharreko gomendioak dira bideoaren ardatz nagusia. Honela, animaziozko film laburraren bitartez, Euskadiko, Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako fisioterapeutek luzaz jarrera berean egotea saihestu behar dutela jakinarazi diete egoera horretan lan egiten duten pertsonei, eta geldirik egon behar badute, ondoan aulkitxo bat edukitzea gomendatu diete, txandaka oinak gainean jarri ahal izateko.

Gainera, zorutik objektuak hartu behar izatekotan, belaunak tolestea gomendatu dute, eta aldi berean, mugimendua egiten ari den leku bererantz begiratzea, eragin beharreko giharren lana erraztearren. Bestalde, erretilua erabiliz gero, onena pisu gehiegi ez jartzea eta beti beso berean ez eramatea da, fisioterapeuten esanetan.

Era berean, iris gaitezkeen baino altuera handiagoan dauden objektuak hartzeko, eskailera erabiltzea gomendatu dute, oin-puntetan egotea saihestuz. Odol-zikulazioa errazten duen arropa erosoa erabiltzea ere gomendatu dute, estutzen ez duena, baita oinetara behar bezala egokitzen diren oinetakoak ere.

Gainera, funtsezkotzat jo dute, astean hiru aldiz gutxienez jarduera fisikoa egitea, gauez ondo atseden hartzea eta elikadura egokia izatea.

Bulegoko lana

Bestetik, ordagailuarekin lan egiten duten pertsonentzako zenbait gomendio egin dituzte. Honela, pantaila garbi eta garden mantendu behar dela gogoratu dute, begietatik 40 zentimetrotik gorako distantzian kokatuta, ikusmen-lerro horizontalaren eta honekiko 60 gradutara trazatutako lerroaren bitarteko altueran.

Gainera, egiten den lana nagusiki lan informatikoa baldin bada, ordenagailua kokaleku nagusian jarri behar da, hots, lan-mahaian, norberaren aurrean, baina alboetan agiriak uzteko edo bisitak hartzeko lekua utziz.

Ordenagailua mahaiaren hegalaren gainean ez jartzea gomendatu dute, pantailarekiko distantzia egokia mantendu eta eskumuturrak eta besaurreak gainean jartzeko lekurik ez baldin badu.

Euskal fisioterapeuten esanetan, lan berean zeregin bat baino gehiago bete behar izanez gero, adibidez, ordenagailuarekin batera dokumentazioa erabiltzea edo bisitak hartzea, ordenagailua bazter batean koka daiteke, baina erabiltzerakoan enborra edo lepoa bihurtu beharrik gabe. Bilerak ohikoak baldin badira, bilerak egiteko mahai bat edo lan-mahaiari itsatsitako eranskin bat izateko aukera aztertu behar da.

Gainera, tiraderak mugikorrak baldin badira, mahaiaren perimetrotik kanpo kokatzea gomendatzen da, tiraderen estalkia traba gehien eragiten duten osagaiak jartzeko erabiliz. Monitorearentzako oinarri birakari bat eta erabilpenerako elementu osagarriak ere jar daitezke mahaia hobeto aprobetxatzeko.

Bestalde, euskal fisioterapeutek ohartarazi dutenez, etengabe erabiltzen diren tresnak, telefonoa kasu, aisa heltzeko moduan kokatu behar dira, bihurtu edo luzatu beharrik gabe, eta ordenagailuan datuak etengabe sartu behar izatekotan, agiriei eusteko atril edo euskarriren bat erabiltzea gomendatu dute.

Teklatua inklinatuta jarri behar da, idazterakoan besoei eta eskuei nekerik ez eragiteko, eta sagua ahalik eta gertuen kokatu behar da, bortxatutako mugimenduak saihesteko.

Era berean, langileak bizkarrezurra zutik izan behar du eserita dagoenean, aulkiaren bizkarraldearen kontra jarrita, sorbaldak eta aurreko planoa paraleloan eta enborra zuzen mantenduz eta, ahal izanez gero, oin-aulkia erabiliz, aldaken flexioa areagotu eta gerrialdeko tentsioa moteltzea ahalbidetuko duen belaunen posizio goratuagoa lortzeko asmoz. Oin-aulkirik ez baldin badu, oin-zolak zoruaren gainean eta angelu zuzenean jartzea gomendatzen da, belaunak 90 graduko angeluan tolestuta.

Berrietara itzultzea