MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Animazioko film laburra, EFEO, Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako fisioterapeuten elkargoekin batera garatzen ari den “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren barruan gauzatu da
Honela, euskal fisioterapeutek laguntza eskaini nahi diete, maiatzaren 10ean Gasteizen jokatuko den Martin Fiz Maratoia bezalako lasterketa jendetsuetan parte hartzen duten gero eta zaletu gehiagoei
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak, Madrilgo, Kataluniako eta Nafarroako fisioterapeuten elkargoekin batera, gorputz-jarduera okerren ondoriozko lesioak prebenitzeko abiarazi duen “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren apirileko bideogomendioan, gainkargak, kontraktura muskularrak, oinazpiko faszitisa eta korrikalarien artean ohikoak diren bestelako patologiak ekiditeko jarraitu beharreko kontseiluak bildu dira.
Honela, argibidez betetako animaziozko fim labur baten bitartez, fisioterapeutek gogora ekarri nahi izan dietete atletismo lasterketa herrikoietan parte hartzen duten korrikalariei proben aurretik eta geroztik berotze-ariketak egitearen garrantzia, gorputz-enborreko eta gorputz adarretako giltzadurak mugiarazteko ariketak tartekatuz. “Gogoan izan behar dugu, gero eta gehiago direla hiru lurralde historikoetan antolatzen dira mota horretako norgehiagokak, eta gero eta gehiago horietan parte hartzen duten zaleak ere. Horren adibide garbia dugu maiatzaren 10ean jokatuko den Martin Fiz Maratoia, 4.800 lasterkari baino gehiago bilduko dituena. Hori dela eta, EFEOtik ahalegin hau egin dugu, balizko lesioak prebenitzen laguntzeko”, adierazi du June Ruiz Orcajo Elkargoko presidenteordeak.
Euskadiko fisioterapeutek hankaren atzeko aldean eta bikietan luzatze-ariketa aktiboak egitea gomendatu dute, kuadrizepsetan eta aduktoreetan tenk eginez, eta martxa jarraitua zenbait azeleraziorekin txandakatuz lasterketa hasi aurretik, egin beharreko distantziaren arabera. Era berean, gogoratu dute, lasterketa amaitu ondoren, ez dela bat-batean gelditu behar, baizik eta oinez jarraitu behar dela arnasketaren erritmoa normaldu arte, eta hamar minutu inguru igarota, gorputzaren beheko alde osoa eta bizkarra luzatu behar dela, era analitikoan eta globalean, erabilitako gihar-taldeen arabera.
Adituek adierazi dutenez, funtsezkoa da lasterkaria une oro hidratatuta egotea, edari isotonikoren baten bitartez, lasterketaren distantzia eta gogortasuna eta giro-tenperatura kontuan hartuz. Era berean, atletei, etxera iritsitakoan, hankak ur hotzean sar ditzatela gomendatu diete, eta 24-48 ordu igarota, fisioterapeutarengana joan daitezela, toxinak bota eta giharrak geroko jardueretarako prestatzeko.
“Neurri hauei elikadura eta atseden egokia gaineratuz gero, goitik behera murrizten dira lasterketetan lesioak izateko arriskuak”, ziurtatu dute.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak bere webgune (www.cofpv.com) eta sare sozialen bitartez zabalduko du. “Edozein kasutan, zalantzaren bat izanez gero, korrikalariei fisioterapeuta tituludun batengana jotzea gomendatu nahi diegu, Euskadin 2.000 profesional baino gehiago baikara dagoeneko”, esan du Ruiz Orcajo-k.