HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2025 // 06 // 17 - EFEO



EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALAK ETA ASPARGIK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE PARKINSON-A DUTEN PERTSONEI EMATEN ZAIEN ARRETA HOBETZEKO

Ekainaren 13an, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) eta Gipuzkoako Parkinsonaren Elkarteak (ASPARGI) lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, erakunde bien arteko harremanak indartzeko eta elkarrekin ekintzak sustatzeko, Parkinson-en gaixotasunak eragindako pertsonen onurarako.

Sinadura ASPARGIren egoitzan egin zen, Donostiako Txara zentroan. EFEOren ordez Asier Arrizabalaga presidenteordeak jardun zuen, eta, ASPARGIren ordez, berriz, bere presidente Aitor Beitiak sinatu zuen.

Hitzarmenak Parkinson-ak eragindako pazienteei zuzendutako jardunaldi zientifikoak elkarrekin garatzeko oinarriak ezartzen ditu, baita fisioterapiak neuroendekapenezko gaixotasun horren tratamenduan eta maneiuan dituen onurak ezagutarazteko prestakuntza- eta informazio-jarduerak antolatzekoak ere.

Erakunde biek azpimarratu dute lankidetza hori oso garrantzitsua dela pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, tratamendu espezializatuetarako sarbidea errazteko eta profesionalen eta eraginpeko pertsonen artean dibulgazio zientifikoa sustatzeko aurrera egin ahal izateko.

Akordio horrekin, EFEOk eta ASPARGIk Parkinson-ari diziplina anitzetatik eta ikuspegi integralarekin ekitea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzeko konpromisoa indartu da; izan ere, fisioterapiak oinarrizko eginkizuna du gaixotasun horrekin bizi diren pertsonen mugikortasuna eta autonomia zaintzeko.

Berrietara itzultzea