HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2024 // 11 // 27



EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALAK BIZITZAREN AMAIERARA DUINTASUNEZ HELTZEKO ZAINKETA ARINGARRIEI BURUZKO JARDUNALDIA EGINGO DU BIHAR, GASTEIZEN

EFEOk, Arabako Foru Aldundiarekin eta Zahartzaroa elkartearekin lankidetzan, topaketa hori antolatu du biharko, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, goizeko 09:00etatik aurrera

Ekitaldian osasunaren arloko adituek hartuko dute parte eta gizarte osoarentzat eta bizitzaren amaierara duintasunez iristeko bizitza osasungarria sustatzearen garrantziaren inguruan hausnartuko dute

Herritarren % 73k ez dute zaintza aringarriei buruzko nahikoa ezagutzarik eta % 89,5ek aitortzen dute min fisikoa arintzea baino zerbait gehiago dela

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) Zahartzaroa elkartearekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Duintasunez bizi: duintasunez hil” zaintza aringarriei buruzko jardunaldia egingo du bihar (azaroak 28), Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Topaketak osasunaren arloko adituak bilduko ditu, eta bizitzaren amaierako prozesuko erronkei eta pazienteei laguntzeko jardunbide onenak jorratuko dituzte.

Bizitza osasungarriaren eta heriotza duinaren garrantzia gizarte osoarentzat

Desberdintasun handiak nagusi diren mundu honetan, bizitza duina lortzeak erronka handia izaten jarraitzen du milioika pertsonarentzat. Garapen-bidean dauden herrialde askotan pobrezia, epidemiak, indarkeria eta antzeko arazoen auka borrokatzen dute, baina mendebaldeko munduak ere erronka garrantzitsuei egin behar die aurre, hala nola osasun arloko desorekei, baliabide ekonomikoen banaketa desberdinari, gerrei eta larrialdi klimatikoari.

Testuinguru horretan, jardunaldiaren xedea da pertsonei bizitza osoan zehar duintasuna bermatzeko moduaz hausnartzea. Belaunaldien hainbat ikuspegi eta baldintza sozial, ekonomiko eta etikoek bizitzako etapa guztietan duten eragina aztertuko dira.

Bizitzaren amaierako zaintzei buruzko ikuspegi integrala

Jardunaldiaren puntu garrantzitsuenetako bat izango da bizitza osoan zehar zaintzek duten garrantziaz hausnartzea, bizitzaren azken etapari arreta berezia jarrita. EFEOko presidenteorde Asier Arrizabalagak heriotza duina nola bermatu aztertzearen garrantzia azpimarratu du: “ziurtatu nahi dugu pertsonek beren autonomia eta balioak errespetatzen dituzten zaintzak eskuratzeko aukera dutela eta, horretarako, azken prozesuan laguntza egokia eman nahi diegu”. Zaintza aringarri fisikoez gain, alderdi emozionalak, espiritualak eta sozialak ere landuko dira; izan ere, funtsezkoak dira hiltzeko prozesua ahalik eta lasaitasun handienaz bizitzeko.

“Duintasunez bizi: duintasunez hil” jardunaldiak aukera paregabea eskainiko du osasunaren arloko hainbat diziplinatako profesionalek zaintza aringarriei buruzko ezagutzak eta esperientziak parteka ditzaten. Topaketan, arlo gakoetan (hala nola Fisioterapian, erizaintzan, medikuntza aringarrian, psikologian, musika terapeutikoan eta espiritualtasunean) adituak direnek bizitzaren amaieran pazienteei laguntzeko egungo erronkak eta ikuspegiak aztertuko dituzte. Hitzaldi eta mahai-inguruetan funtsezko gaiak landuko dira, besteak beste laguntza doluan, zaintzen plangintza eta azken unean pertsonen balioak eta nahiak errespetatzearen garrantzia. Jardunaldia hausnarketarako, lankidetzarako eta ikaskuntzarako espazioa izango da, eta helburua da bizitzaren amaiera sartzen direnei arrena integrala eta errespetuzkoa ematea.

EFEOri buruz

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala 3.334 elkargokide* (% 69 gizonak eta % 31 emakumeak) dituen elkargoa da, eta elkargokideen banaketa geografikoa honelakoa da: kideen % 47 Bizkaian dago, % 38 Gipuzkoan eta % 15, berriz, Araban. EFEOren helburua da sektoreari eragiten dion eta indarrean dagoen araudiari buruzko informazio garrantzitsua eta eguneratua eskaintzea, baita Fisioterapiari lotutako arloetan aholkularitza espezializatua ematea ere, segurtasunaren berme osoz lan egiten duen kolektibo lehiakorra izate aldera.

*2023/12/31ko datuak

Berrietara itzultzea