MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Akordioak profesionalentzako eta ikasleentzako prestakuntza-jarduerak antolatzeari eta prestakuntza-programa espezifikoei buruzko ekintzak jasotzen ditu, besteak beste.
Arrate Zumeta Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteak eta Asier Arrizabalaga Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofilizialaren lehendakariordeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean. Helburu nagusia, hainbat arloetan lankidetzan hastea da, bi diziplinetako profesionalen onurarako izango den lankidetza.
Akordioa, Elkargoak osasun arloko langileen arteko interakzioaren eta elkarlanaren alde egiteko duen filosofiaren barruan kokatzen da.
Besteak beste, akordioak honako hauek jasotzen ditu:
- Erizaintzako eta fisioterapiako ikasle eta profesionalei zuzendutako ikastaroak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.
- Prestakuntza-programa espezifikoetan lankidetzan aritzea.
- Elkarrekiko aholkularitza prestakuntza-jardueren plangintzan eta garapenean.
- Herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko duten baterako jarduerak sustatzea.
- Guztien intereseko ekitaldiak zabaltzea (jardunaldiak, hitzaldiak, aurkezpen teknikoak, etab.).
- Gainera, beste erakundeko elkargokideei prestakuntza-jardueren inskripzio-tasetan deskontuak eskaintzeko aukera aztertuko da.
EFEOk oso positibotzat jotzen du lankidetza berri honen hasiera, zalantzarik gabe, bi diziplinetako profesionalei mesede egingo baitie sortzen diren proiektu bateratuei esker.