EFEOREN ETA GIPUZKOAKO PSIKOLOGIA ELKARGO OFIZIALA ARTEKO HITZARMENA SINATU DA
Joan den ostiralean, azaroaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Gipuzkoako Psikologa Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, eta, horrela, bi erakundeek konpromisoa hartu zuten prestakuntzako, sustapeneko eta zabalkundeko programetan lankidetzan aritzeko, bi aldeek interes komuneko gune eta alderdi gisa identifikatzen dituzten eremu, gai eta/edo esku-hartze arloetan.
Lankidetza-hitzarmen honen esparruan, bi aldeak honako ekimen hauetan laguntzen saiatuko dira:
Psikologiako eta fisioterapeutako kolektiboak sentsibilizatzeko baterako jarduerak bultzatzea eta garatzea, bi kolektiboen interes komunean eragina izan dezaketen ezagutza-arloetan eta jarduera-eremuetan.
Oinarrizko prestakuntza eta/edo prestakuntza kualifikatua sustatzea, erraztea eta bultzatzea, interes komuneko diziplina arteko ezagutza- eta esku-hartze-arloetan.
Osasunaren zaintzarekin lotutako baliabide eta programa espezifikoetarako sarbidea erraztea Gipuzkoako lurralde historikoan.
Bi kolektibo profesionalen parte-hartzea erraztea eta sustatzea interes komun eta partekatuan oinarrituta batera antola daitezkeen prestakuntza-proposamenetan, mintegietan, biltzarretan, solasaldietan, tailerretan eta sinposioetan.
Elkarren intereseko prestakuntza-proposamenak eta argitalpen tekniko-profesionalak zabaltzea eta sustatzea.