EFEO, OSASUNEKO PROFESIONALEN BESTE ELKARGO BATZUEKIN BATERA, LEHENDAKARIAREKIN ETA OSASUN SAILBURUORDEAREKIN BILDU DA
Bilerak etorkizuneko “Osasunari buruzko Euskal Ituna” egiteko lehenengo lan-kontaktu gisa balio izan du
Uztailaren 18an Ibai Arrien eta Roberto Romero, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente eta zuzendari teknikoa, osasuneko profesionalen Euskadiko beste elkargo batzuetako ordezkariekin batera, hala nola erizainenak, medikuenak eta farmazialarienak, Ajuriaenea jauregira bertaratu ziren, Imanol Pradales lehendakari jaunarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde Alberto Martínez jaunarekin biltzeko.
Bilera giro lasaian egin zen, eta agintariek elkargo profesionalekin lehenengo kontaktua egiteko balio izan zuen, etorkizuneko “Osasunari buruzko Euskal Ituna” egite aldera.
Ildo horretatik, EFEOk bileraren balioespen oso positiboa egin du, eta uste du aurrerapausoa dela. Arrienen arabera, “gu bilera horretan izatea Fisioterapiarako bermea da”.